Monica Garcia Ceutan izango da, migrazio-krisiak osasunean izan duen eragina aztertzeko
Osasun ministro Monica Garcia Ceutara joango da igande honetan, hiriko osasun-egoera bertatik bertara ezagutzeko eta erakundeetako, osasun arloko eta gizarte arloko ordezkariekin bilerak egiteko, migrazio-krisiaren ondoren.
Agintariekin eta osasun arloko profesionalekin bilerak
Lehenik, Garciak Ceutako Gobernuaren ordezkari Miguel Angel Perezekin eta Osasun Kudeaketa Institutu Nazionaleko zuzendari Isabel Muñozekin bilduko da. 12:30ean, berriz, Ceutako presidente Juan Jesus Vivas hartuko du, eta, ondoren, prentsaurrekoa emango du Gobernuaren Ordezkaritzaren egoitzan.
Bisitan, gainera, Otero osasun-zentrora eta Ceutako Unibertsitate Ospitalera joango da. Han, Langileen Batzordearekin eta Medikuen Elkargoko ordezkariekin bilduko da. Gizarte-erakundeetako ordezkariekin ere bilera egingo du.
Medikuek premiazko esku-hartzea eskatu dute
Espainiako Medikuen Sindikatuen Konfederazioak Garciaren presentzia eskatu zuen, Ceutako osasun publikoak jasaten duen aparteko asistentzia-presioa dela eta.
Ministroak, ordea, Ceutako Medikuen Elkargo Ofizialeko presidenteari bidalitako gutun batean adierazi zuen asistentzia-jarduerak nabarmen egin duen arren gora, datuak ez datozela bat "osasun-krisi", "osasun-kolapso" edo "osasun-hondamendi" egoera batekin.
Elma Saiz astelehenean joango da
Garciaren bisita Espainiako Gobernuko hainbat kidek Ceutara egindako bisiten ondoren dator. Milaka migratzaile hirira sartu zirenetik, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Barne, Lurralde Politika, Kanpo Arazo, Defentsa eta Gazteria eta Haurtzaro ministroak izan dira Ceutan.
Astelehenean, Elma Saiz Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren txanda izango da. 10:30ean Vivas presidentearekin bilduko da Batzarraren Jauregian, uztailaren 30ean eta 31n migratzaileek modu irregularrean hirian masiboki sartu ondorengo egoera humanitarioa aztertzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.