12 hautesleku berri jarriko dituzte Bilbon uztailaren 12ko hauteskundeetarako
Bilbok 56 hautesleku eta 359 hauteskunde-mahai izango ditu uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako. Aurreko hauteskundeetako datuekin alderatuta, mahai kopuru bera izango da, baina 12 hautesleku gehiago, ohikoak baino % 25 gehiago, hain zuzen ere. Hauteskunde-mahaien zozketa gaur egin da.
Helburua espazio gehiago eskaintzea da, Bilbon botoa emateko eskubidea duten 273.007 pertsonak hauteslekuetara jende pilaketarik gabe joan daitezen.
Hauteskunde-mahaiak zabaltzeak Bilboko hautesleen % 16k ohikoa ez den beste hautesleku batean bozkatuko dutela esan nahi du, eta % 43k, berriz, hautesleku berean baina ohikoa ez duten hauteskunde-mahai batean egingo dute.
Hori dela eta, Udalak herritarrei errolda-txartela arretaz kontsultatzeko eskatzen die. Txartel hori etxeetara bidaltzen da, oraingo honetan zein hautesleku esleitu zaion jakinarazteko.
Gainera, errolda-informazio hori emateko eta bozketa-egunean nahasterik ez izateko, Udalak online tresna berri bat jarri du geobilbao.eus udal-webgunean. Tresna horrek, herritar bakoitzari botoa emateko zein hautesleku dagokion kontsultatzeko aukera ematen du.
Ondorengoak dira hautesleku berriak:
· Ekonomia eta Enpresa Fakultatea – Sarriko. Euskal Herriko Unibertsitatea: 5 mahai, Ibarrekolandako BHItik lekualdatutakoak.
· Deustuko Udaltegia: 6 mahai, Deustuko HLHItik lekualdatutakoak.
· Zurbaran BHI-LJ: 4 mahai, Zurbaran HLHItik lekualdatutakoak.
· Castañosko udaltegia: 2 mahai, Epaltzaren Alarguna HLHItik lekualdatutakoak.
· Auzo Faktory Matiko: 2 mahai, Epaltzaren Alarguna HLHItik lekualdatutakoak.
· Begoñako udaltegia: 5 mahai, Luis Briñas HLHI-BHItik lekualdatutakoak.
· Karmelo Ikastola: 4 mahai, Larreagaburu (Mina del Morro) HLHItik lekualdatutakoak.
· San Frantziskoko udaltegia: 5 mahai, Miribilla HLHItik lekualdatutakoak.
· Abandoko udaltegia: 5 mahai, Cervantes HLHItik lekualdatutakoak.
· SPRI-Eusko Jaurlaritza: 4 mahai, Indautxuko Eskolatik lekualdatutakoak.
· Azkuna Zentroa: 2 mahai, Indautxuko Eskolatik lekualdatutakoak.
· Errekaldeko udaltegia: 6 mahai, Gabriel Aresti HLHItik lekualdatutakoak.
· Basurtuko udaltegia: 6 mahai, Basurtu HLHItik lekualdatutakoak.
· Erruki Etxeko ohiko bi mahaiak Bilboko Ingeniaritza Eskolara pasatu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.