Hauteskunde-kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSN: 'PSOErekin Nafarroari ongi joan zaio azpiegituratan'

PSOE Gobernuan izan den urteetan garraio sare handietan egindako inbertsioa "bikoiztu baino gehiago egin da", adierazi du Juan Moscoso Kongresurako zerrendaburuak.

inian PSOE Gobernuan izan den bi legealdietan Nafarroari azpiegitura gaietan "ongi joan" zaiola ziurtatu du gaur Juan Moscoso PSNren Kongresurako zerrendaburuak, izan ere, "bete ez den inbertsiorik edo eskakizunik ez dago".

Iruñeko trenbide sarearen inguruetan mitina eman du PSNk. PSOE Gobernuan izan den urteetan garraio sare handietan egindako inbertsioa "bikoiztu baino gehiago egin da", 45.000 milioitik 100.000 milioi euro baino gehiagokoa izatera pasa da, hautagai sozialistak azaldu duenez.

Europako trenbide sare nagusiak Espainiatik igaro behar direla esan du Moscosok, Mediterraneoko eta Atlantikoko sareak bezalaxe, Estatua "logistika plataforma bihurtzeko, eta horrek lanpostuak sortzea eta lehiakortasuna areagotzea ahalbidetzeko".

Atlantikoko ardatza Mediterraneoarekin lotuko duen Europako sarea Iruñetik pasako dela gogorarazi du hautagaiak. Sozialistek garraio jasangarri eta eraginkorraren aldeko apustua egin dutela adierazi du Moscosok. Horrela, CO2rik produzitzen ez duten garraiobideen aldeko apustua egingo dutela goraipatu du.

"Ekonomia suspertu"

Bestalde, Maria Chivite Senaturako hautagaiaren hitzetan, Gobernu sozialistak aurrera eramandako azpiegitura politikak "ekonomia suspertu, lanpostuak sortu, eredu ekonomiko berri bat bermatu eta lurraldearen kohesioa" nahi izan du.

Azken urteetan "azpiegituretan defizita izan duen herrialdea izatetik Europako aurreratuena izatera pasa da Espainia", esan du Chivitek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X