Geroa Bai: 'Estatuak zentralizazioa nahi du krisiaren aitzakiarekin'
Uxue Barkos Kongresurako Geroa Bai koalizioko zerrendaburuak Iruñeko Foruen Plazan egin den ekitaldi politikoan hartu du hitza eta Estatuak "krisiaren aitzakiarekin berriro zentralizazioa" bultzatu nahi duela ohartarazi du.
Asmo hori joan den udan atzematen hasi zela erantsi du, izan ere, orduan burutu zen "Nafarroako Ogasunak komunitateko horretako beharrizanak eta aukerak zehazteko ahalmena murrizten duen" Konstituzioaren erreforma.
Konstituzio-aldaketa hori PSOE, PP eta UPNren botoei esker gauzatu zela ere ekarri du gogora.
Gauzak horrela, Barkosen iritzian, "ezinbestekoa da" datorren legegintzaldian, Kongresuan eta Senatuan, Geroa Baik ordezkaritza izatea, "nafarren interes nagusiak babesteko ahotsa izango baita". Helburua "Gorteak ezkerretik indartzea da, eskubide historikoen defentsa eginda", azaldu du.
CIS barometroak atzo ezagutarazitako datuak ere izan ditu hizpide. Inkesta horren arabera, UPN-PP koalizioak hiru diputatu izango ditu, PSNk bi eta Geroa Baik eta Amaiurrek bat ere ez. Barkosen hitzetan, inkesta egiterakoan akatsa bat izan da: "Gero Bairen inguruan galdetu beharrean, Nafarroa Bairi buruz itaundu dutelako".
Nolanahi ere, onartu du PPri egokitzen zaizkion datuak "oso garrantzitsuak" direla, baina Geroa Baik UPNri balizko hirugarren eserleku hori kentzeko lan egingo dutela iragarri du.
Uxue Barkos Kongresurako Geroa Bai koalizioko zerrendaburuak Iruñeko Foruen Plazan egin den ekitaldi politikoan hartu du hitza eta Estatuak "krisiaren aitzakiarekin berriro zentralizazioa" bultzatu nahi duela ohartarazi du. Asmo hori joan den udan atzematen hasi zela erantsi du, izan ere, orduan burutu zen "Nafarroako Ogasunak komunitateko horretako beharrizanak eta aukerak zehazteko ahalmena murrizten duen" Konstituzioaren erreforma. Konstituzio-aldaketa hori PSOE, PP eta UPNren botoei esker gauzatu zela ere ekarri du gogora. Gauzak horrela, Barkosen iritzian, "ezinbestekoa da" datorren legegintzaldian, Kongresuan eta Senatuan, Geroa Baik ordezkaritza izatea, "nafarren interes nagusiak babesteko ahotsa izango baita". Helburua "Gorteak ezkerretik indartzea da, eskubide historikoen defentsa eginda", azaldu du. CIS barometroak atzo ezagutarazitako datuak ere izan ditu hizpide. Inkesta horren arabera, UPN-PP koalizioak hiru diputatu izango ditu, PSNk bi eta Geroa Baik eta Amaiurrek bat ere ez. Barkosen hitzetan, inkesta egiterakoan akatsa bat izan da: "Gero Bairen inguruan galdetu beharrean, Nafarroa Bairi buruz itaundu dutelako". Nolanahi ere, onartu du PPri egokitzen zaizkion datuak "oso garrantzitsuak" direla, baina Geroa Baik UPNri balizko hirugarren eserleku hori kentzeko lan egingo dutela iragarri du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaupasa eginda ere, bozkatzeko eskubidea erabili dute mutrikuarrek
Mutriku jaietan da. Behin bozkatuta, bi aukera izan dituzte mutrikuarrek: jaiez gozatzen jarraitu edo atzokotik errekuperatu.
Ikusmin handia Katalunian, Kongresuko 48 eserleku dagozkiolako
Inkestek diotenez, sozialistek gora egingo dute, eta ERC, ordea, behera. Kongresuan 48 diputatu izango ditu Kataluniak, ondorioz, garrantzia berebizikoa izango da.
Correoseko langileak buru-belarri ibili dira goiz osoan, posta bidezko milaka bozak banatzen
Bilboko Indautxu Ikastetxean grabatutako irudiak dira, baina EAEko eta Nafarroako hautesleku guztietan izan dira lanean Correoseko furgonetak.
Paseoan, familiarekin edo festetan pasa dute hausnarketa eguna hautagaiek
Alderdiek hauteskunde osteko balizko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi zuten atzo kanpaina.
PSCk irabazi lezake Katalunian; independentismoak, berriz, babesa galduko luke
Azken lau urteetan Pedro Sanchezek Esquerraren sostengua izan du baina, inkestek diotenez, sostengu horrek botoak galaraziko dizkie bihar errepublikanoei.
Dena prest IFEMA datuen zentroan ere biharko hauteskundeen jarraipena egiteko
Biharko 14:30ean eta 18:30ean parte-hartze datuak jakinaraziko dituzte, eta 22:30ak aldera Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak agerraldia egingo du behin-behineko emaitzak iragartzera.
Erosteko, familiarekin solasean nahiz hondartzatik ibiltzeko eguna EAEko hautagaientzat
Azken 15 egunetan EAEko txoko guztietan buru-belarri ibili ostean, erlaxatzeko eguna izan da gaurkoa EAEko zerrendaburuentzat. Sukaldatzeko, hondartzatik paseatzeko eta Madalenetako festetaz gozatzeko, besteak beste, aprobetxatu dute.
Alderdiek hauteskunde osteko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi dute kanpaina
EAJk Bilbon itxi du kanpaina, PSE-EEk Portugaleten, EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen, eta Sumarreko hautagaiak Madrilen izan dira.
Iturgaizek aldarrikatu du bi aukera baino ez daudela: ''Sanchez eta horren aldekoak edo PP''
PPk Gasteizen itxi du hauteskunde kanpaina, "Sanchismoa" kentzeko deia eginez.
Nafarroako alderdiek boto eske agortuko dute kanpaina, bost eserleku jokoan dituztela
Navarra Suma deseginda, PP atera daitekeela onuradun diote inkestek, baina baita PSN ere. EH Bilduk duen ordezkariari eustea du helburu, eta inkestek Sumarri ematen diotena eskuratzeko ahalegietan dabil.