Hauteskunde-kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroari buruz eztabaida 'publiko' bat eskatu dio UPN-PPri Amaiurrek

"Une honetan herri nafarrak" eztabaida" behar" duela uste du Amaiur koalizioak. "UPN-PP eta Amaiur existitzen diren benetako alternatiba bakarrak" direla erantsi dute.

Egungo errealitateari, Nafarroaren etorkizunari eta "bake prozesuari" buruz hitz egiteko eztabaida publiko bat eskatu dio gaur UPN-PPri Amaiurrek "publikoki".

Sabino Cuadra eta Aritz Romeo Amaiurreko hautagaiek egin dute eskaera "serioa". "Une honetan herri nafarrak" eztabaida" behar" duela uste dute. Gainera, UPN-PPk koalizioa osatu zenean erronka bota zietela ulertu zuten Amaiurreko kideek, izan ere, koalizio abertzaleari erantzuteko espreski batera aurkeztea adostu zuten UPNk eta PPk.

Sabino Cuadrak prentsaurrekoan azaldu duenez, "UPN-PP eta Amaiur existitzen diren benetako alternatiba bakarrak" dira. Hala ere, gainerako alderdiak baztertu behar ez dituztela argi utzi nahi izan du Cuadrak.

"Ez dugu inor baztertuko eta eztabaida guztietan parte hartuko dugu, gainerako indar politikoekin batera", erantsi du Aritz Romeok. Alfredo Perez Rubalcabaren eta Mariano Rajoyren gaurko eztabaida erreferentzia egin ostean, Nafarroan eztabaida "bide horretatik ez" doala adierazi du Romeok, foru erkidegoan "dinamika" Amaiurren eta UPN-PPren artekoa delako.

UPN Y PSN: "Gauza bera dira"

UPN eta PSN "gauza bera dira", azpimarratu du Romeok. Zentzu horretan, bi alderdi horiek osatu duten Gobernua "oso negatiboa" dela esan du koalizio abertzaleko hautagaiak. Izan ere, sektore publikoa desegiten ari da eta, ondorioz, "krisitik ateratzeko beharrezkoa den giharra" ahultzen ari da.

UPN-PSNren "ekiteko era arduragabe eta xahutzaile horren" aurrean, "Amaiurek aniztasunaren batasuna ordezkatzen du Nafarroan aldaketa politiko eta soziala lortzeko", Romeoren hitzetan.

Amaiurrek Iruñeko Anaitasuna pabiloian, asteburuan, egindako mitinaren ostean, "partehartzaileak terroristak" zirela adierazi zuen Nafarroako Gobernuko presidenteak. Era berean, koalizio abertzaleak Nafarroan "lurraldetasuna inposatu nahi" duela esan zuen Yolanda Barcinak. Presidentearen jarrera hori kritikatu du Cuadrak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X