Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

UPN-PP: 'AHT ezinbestekoa da lanpostuak sortzeko'

"Pertsonen arteko harremanak errazteaz gain, merkantzien zirkulazioarentzako funtsezkoa izango da egitasmoa", goraipatu du Amelia Salanueva Senaturako zerrendaburuak.

Iruña eta Tutera lotzen dituen trenera igo dira gaur UPN-PPko hautagaiak. Nafarroan ekintzaileen kopurua areagotzeko eta lanpostuak sortzeko Abiadura Handiko Trena (AHT) "ezinbesteko" egitasmoa dela adierazi du Amelia Salanueva Senaturako zerrendaburuak Erriberako udalerrian.

Nafarroan, AHT datozen urteetarako egitasmorik garrantzitsuenetarikoa dela goraipatu du Salanuevak, izan ere, "pertsonen arteko harremanak errazteaz gain, gauza garrantzitsua, merkantzien zirkulazioarentzako funtsezkoa izango da",

Era berean, azpiegitura eraikitzeko lanek urtero 5.000 lanpostu sortuko dituztela azaldu du UPN-PPko hautagaiak, ondorioz, "etorkizuneko garapenerako eta egungo ekonomiarako proiektu oso garrantzitsua da".

Bestalde, energia berriztagarrien marko "egonkorrago" bat eskatu du Carlos Salvador Kongresurako hautagaiak Erriberan. Eguzki energia biltzeko lantegiak bisitatu ditu Salvadorrek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X