'Kontsumo arduratsu' bat eskatu du Geroa Baik merkatuan
Zabalguneko udal-merkatuan izan dira gaur Geroa Baiko hautagaiak Iruñean. Bertan "kontsumo arduratsu" baten aldeko deialdia egin dute hautagaiek, krisi ekonomikoari eman beharreko erantzuna "gure jarrera propioetan dagoelako ere".
EAJk, Atarrabia Taldeak eta NaBaiko independenteek (Zabaltzen) osatutako koalizioaren beste hautagaiekin batera, Uxue Barkosek bezeroekin hitz egin eta postu ezberdinak bisitatu ditu.
"Bizitzako esparru guztietan", baita energetikoan ere, kontsumo arduratsu bat defendatu eta jarrera hori egunero mantentzea "funtsezkoa" dela erantsi du Barkosek.
"Kontsumo arduratsua merkataritzak kalitatezko lanpostuak sortzen dituen lekuetan egin behar da, denda txikiek lanpostuak mantentzen dituzten tokietan, oso garrantzitsua da", azaldu du bisitan.
Salneurri "dezenteak"
Kontsumo arduratsu eta bidezko merkataritza bat lortzeko salneurri "dezente" batzuk izatea beharrezkoa dela uste du hautagai abertzaleak, eta horretarako politikaren esku-hartzea defendatu du. Nekazariaren eta abeltzainaren "lana eta produktua jasangarri egiteko", gaineratu du.
"Salneurri dezenteekin" batera, "funtsezko neurri konkretu bat" azaldu du Uxue Barkosek, Europako zuzentarauen bidez Nafarroako lehen sektorearen produktuei bultzada ematea, alegia.
Zabalguneko udal-merkatuan izan dira gaur Geroa Baiko hautagaiak Iruñean. Bertan "kontsumo arduratsu" baten aldeko deialdia egin dute hautagaiek, krisi ekonomikoari eman beharreko erantzuna "gure jarrera propioetan dagoelako ere".EAJk, Atarrabia Taldeak eta NaBaiko independenteek (Zabaltzen) osatutako koalizioaren beste hautagaiekin batera, Uxue Barkosek bezeroekin hitz egin eta postu ezberdinak bisitatu ditu."Bizitzako esparru guztietan", baita energetikoan ere, kontsumo arduratsu bat defendatu eta jarrera hori egunero mantentzea "funtsezkoa" dela erantsi du Barkosek."Kontsumo arduratsua merkataritzak kalitatezko lanpostuak sortzen dituen lekuetan egin behar da, denda txikiek lanpostuak mantentzen dituzten tokietan, oso garrantzitsua da", azaldu du bisitan.Salneurri "dezenteak"Kontsumo arduratsu eta bidezko merkataritza bat lortzeko salneurri "dezente" batzuk izatea beharrezkoa dela uste du hautagai abertzaleak, eta horretarako politikaren esku-hartzea defendatu du. Nekazariaren eta abeltzainaren "lana eta produktua jasangarri egiteko", gaineratu du."Salneurri dezenteekin" batera, "funtsezko neurri konkretu bat" azaldu du Uxue Barkosek, Europako zuzentarauen bidez Nafarroako lehen sektorearen produktuei bultzada ematea, alegia.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaupasa eginda ere, bozkatzeko eskubidea erabili dute mutrikuarrek
Mutriku jaietan da. Behin bozkatuta, bi aukera izan dituzte mutrikuarrek: jaiez gozatzen jarraitu edo atzokotik errekuperatu.
Ikusmin handia Katalunian, Kongresuko 48 eserleku dagozkiolako
Inkestek diotenez, sozialistek gora egingo dute, eta ERC, ordea, behera. Kongresuan 48 diputatu izango ditu Kataluniak, ondorioz, garrantzia berebizikoa izango da.
Correoseko langileak buru-belarri ibili dira goiz osoan, posta bidezko milaka bozak banatzen
Bilboko Indautxu Ikastetxean grabatutako irudiak dira, baina EAEko eta Nafarroako hautesleku guztietan izan dira lanean Correoseko furgonetak.
Paseoan, familiarekin edo festetan pasa dute hausnarketa eguna hautagaiek
Alderdiek hauteskunde osteko balizko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi zuten atzo kanpaina.
PSCk irabazi lezake Katalunian; independentismoak, berriz, babesa galduko luke
Azken lau urteetan Pedro Sanchezek Esquerraren sostengua izan du baina, inkestek diotenez, sostengu horrek botoak galaraziko dizkie bihar errepublikanoei.
Dena prest IFEMA datuen zentroan ere biharko hauteskundeen jarraipena egiteko
Biharko 14:30ean eta 18:30ean parte-hartze datuak jakinaraziko dituzte, eta 22:30ak aldera Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak agerraldia egingo du behin-behineko emaitzak iragartzera.
Erosteko, familiarekin solasean nahiz hondartzatik ibiltzeko eguna EAEko hautagaientzat
Azken 15 egunetan EAEko txoko guztietan buru-belarri ibili ostean, erlaxatzeko eguna izan da gaurkoa EAEko zerrendaburuentzat. Sukaldatzeko, hondartzatik paseatzeko eta Madalenetako festetaz gozatzeko, besteak beste, aprobetxatu dute.
Alderdiek hauteskunde osteko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi dute kanpaina
EAJk Bilbon itxi du kanpaina, PSE-EEk Portugaleten, EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen, eta Sumarreko hautagaiak Madrilen izan dira.
Iturgaizek aldarrikatu du bi aukera baino ez daudela: ''Sanchez eta horren aldekoak edo PP''
PPk Gasteizen itxi du hauteskunde kanpaina, "Sanchismoa" kentzeko deia eginez.
Nafarroako alderdiek boto eske agortuko dute kanpaina, bost eserleku jokoan dituztela
Navarra Suma deseginda, PP atera daitekeela onuradun diote inkestek, baina baita PSN ere. EH Bilduk duen ordezkariari eustea du helburu, eta inkestek Sumarri ematen diotena eskuratzeko ahalegietan dabil.