PSNk autonomoei eta ekintzaileei laguntzeko neurriak proposatu ditu
rroako Alderdi Sozialistak iragarri du bere hauteskunde-programan aipamen berezia egiten diela langile autonomoei eta gazte ekintzaileei, euren egoera hobetzeko asmoz. Era berean, ekonomia soziala bultzatzeko neurriak aurkeztu ditu.
Juan Moscoso Kongresurako PSNren zerrendaburuak Europako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak Nafarroan duen egoitzaren atarian egin du ekitaldi politikoa eta bertan iragarri duenez, Enpresaren Sustapenerako Legea sortzea defendatuko dute, "enpresak abian jartzeko dauden oztopoak desagerrarazteko" eta "finantzaziorako bide berriak egoteko".
Horrenbestez, PSNk enpresak sortzearen alde egingo du eta, bereziki, "gazteek sortutako enpresa berrien alde". Ildo horretan, PSOEk Kreditu Ofizialaren Institutura bideratutako diru-laguntza 1.000 milioi eurotik 3.000 milioi eurora handituko duela adierazi du.
Langile autonomoen kasuan, euren estatutua garatzearen aldeko apustua egin du, "gainerako langileen maila berean jarrita", aitatasun-baimenak izateko edo pentsio hobeak izateko, adibidez.
Ekonomia sozialari dagokionez, kooperatibek Nafarroan duten "presentzia handia" nabarmendu du eta, ondorioz, PSOEren asmoa kooperatibetan soldatapean dauden langileak sozio izan ahal izateko pizgarri fiskal berriak ezartzea dela azaldu du.
Amaitzeko, ekonomia sozialak instituzioetan ordezkaritza indartsuago izatearen alde egin du Moscosok, "haien aldarrikapenek oihartzuna izan dezaten".
Zure interesekoa izan daiteke
Gaupasa eginda ere, bozkatzeko eskubidea erabili dute mutrikuarrek
Mutriku jaietan da. Behin bozkatuta, bi aukera izan dituzte mutrikuarrek: jaiez gozatzen jarraitu edo atzokotik errekuperatu.
Ikusmin handia Katalunian, Kongresuko 48 eserleku dagozkiolako
Inkestek diotenez, sozialistek gora egingo dute, eta ERC, ordea, behera. Kongresuan 48 diputatu izango ditu Kataluniak, ondorioz, garrantzia berebizikoa izango da.
Correoseko langileak buru-belarri ibili dira goiz osoan, posta bidezko milaka bozak banatzen
Bilboko Indautxu Ikastetxean grabatutako irudiak dira, baina EAEko eta Nafarroako hautesleku guztietan izan dira lanean Correoseko furgonetak.
Paseoan, familiarekin edo festetan pasa dute hausnarketa eguna hautagaiek
Alderdiek hauteskunde osteko balizko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi zuten atzo kanpaina.
PSCk irabazi lezake Katalunian; independentismoak, berriz, babesa galduko luke
Azken lau urteetan Pedro Sanchezek Esquerraren sostengua izan du baina, inkestek diotenez, sostengu horrek botoak galaraziko dizkie bihar errepublikanoei.
Dena prest IFEMA datuen zentroan ere biharko hauteskundeen jarraipena egiteko
Biharko 14:30ean eta 18:30ean parte-hartze datuak jakinaraziko dituzte, eta 22:30ak aldera Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak agerraldia egingo du behin-behineko emaitzak iragartzera.
Erosteko, familiarekin solasean nahiz hondartzatik ibiltzeko eguna EAEko hautagaientzat
Azken 15 egunetan EAEko txoko guztietan buru-belarri ibili ostean, erlaxatzeko eguna izan da gaurkoa EAEko zerrendaburuentzat. Sukaldatzeko, hondartzatik paseatzeko eta Madalenetako festetaz gozatzeko, besteak beste, aprobetxatu dute.
Alderdiek hauteskunde osteko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi dute kanpaina
EAJk Bilbon itxi du kanpaina, PSE-EEk Portugaleten, EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen, eta Sumarreko hautagaiak Madrilen izan dira.
Iturgaizek aldarrikatu du bi aukera baino ez daudela: ''Sanchez eta horren aldekoak edo PP''
PPk Gasteizen itxi du hauteskunde kanpaina, "Sanchismoa" kentzeko deia eginez.
Nafarroako alderdiek boto eske agortuko dute kanpaina, bost eserleku jokoan dituztela
Navarra Suma deseginda, PP atera daitekeela onuradun diote inkestek, baina baita PSN ere. EH Bilduk duen ordezkariari eustea du helburu, eta inkestek Sumarri ematen diotena eskuratzeko ahalegietan dabil.