Parte-hartzea igo egin da EAEn, eta Nafarroan, duela lau urtekoaren paretsu
Udal hauteskundeetako parte-hartzeak gora egin du EAEn aurreko hauteskundeen aldean, % 52,7koa izan baita (% 50,32koa izan zen 2015ean), Espainiako Barne Ministerioak jakitera eman duenez.
18:00etarako, udal hauteskundeetako parte-hartzea % 49,48koa zen Araban (% 49,37koa, 2015ean), % 53,17koa Bizkaian (% 49,91koa, 2015ean), eta % 53,51koa Gipuzkoan (% 51,42koa, 2015ean).
Nafarroan, berriz, ia ez da aldaketarik izan duela 4 urteko datuen aldean; % 55,68koa izan da, eta % 55,64koa zen 2015ean, ordu berean.
Europako hauteskundeei dagokienez, parte-hartzea % 18 hazi da EAEn (% 52,38), eta % 20,7 Nafarroan (% 55,26), 18:00etarako.
14:00etako datuak
Parte-hartze handiena Gipuzkoan ari zen izaten 14:00etan, % 38,27koa baitzen (2015ean, % 37,39koa), eta Bizkaian izan da gorakada handiena; 2015eko % 34,69tik gaurko % 36,88ra igo da. Araban, % 35,41ekoa zen parte-hartzea 14:00etarako (2015ean, % 34,61ekoa zen).
Aurreko apirilaren 28ko hauteskunde orokorren aldean, parte-hartzea bost puntu baxuagoa izan da.
Nafarroan, parte-hartzeak behera egin du 14:00etarako, % 40,66tik % 39,96ra, hain zuzen.
Europako hauteskundeen kasuan, parte-hartzearen gorakada % 15ekoa zen Nafarroan (% 39,64), eta % 12koa EAEn (% 36,92).
Zure interesekoa izan daiteke
PSN, Zurekin Nafarroa eta EH Bilduri deia egin die Geroa Baiko Koldo Martinezek, akordiora heltzeko
Nafarroan, hauteskunde orokorrek bete-betean baldintzatutako negoziazioei buruz ezer gutxi eman dute ezagutzera oraingoz alderdiek. Gobernuaren osaketan eta Iruñeako Alkatetzan, ikusteko dago nola jokatuko duten Nafarroako sozialistek.
Garrido: 'Argi dago parte-hartze txikiak kalte egin digula'
Pilar Garridok parte-hartze txikia deitoratu du, bere koalizioari zuzenean eragiten diola argudiatuta.
Andueza: 'Euskadi sozialistagoa da gaur, ezkerrera gehiago begiratzen du'
Eneko Anduezak positibotzat jo ditu PSE-EEk hauteskunde hauetan lortutako emaitzak, eta Euskadi sozialistagoa dela eta ezkerrera begiratzen duela esan du.
Iturgaiz: 'PPren menpe badago, ez da Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik izango Euskadin'
Carlos Iturgaizek positibotzat jo ditu PPk Euskadin eta Espainian lortutako emaitzak, eta ez dela Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik egongo ziurtatu du.
Egibar: 'Argi dago zerbait ez dugula ondo egin'
Joseba Egibarrek EAJk Gipuzkoan lortutako emaitzen balorazioa egin du. Egibarrek adierazi du argi dagoela EAJk zerbait ez duela ondo egin.
EH Bildu alde nabarmenarekin garaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Ezker abertzaleko koalizioak 22 eserleku bereganatu ditu Batzar Nagusietan (bost gehiago), EAJk 17 (hiru gutxiago), PSE-EEk zazpi (bi gutxiago), Elkarrekinek bi (bi gutxiago) eta PPk hiru (bi gehiago). Parte-hartzea % 59,92koa izan da, 2019an baino ia zazpi puntu gutxiago.
Otegi: 'Ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da'
EH Bildu nagusitu da udalerri askotan eta Gasteizen indar bozkatuena da 7 zinegotzirekin, duela lau urte baino bat gehiago
EAJk irabaziko luke Bilbon eta Donostian; EH Bilduk, Gasteizen; eta berdinketa teknikoa Iruñean
Nafarroako Parlamentuan, UPN izango litzateke bozkatuena, 12-13 eserlekurekin, baina PSN gertu egongo litzateke, 10-11rekin, eta Gobernuari eutsi ahalko lioke, egungo formula berarekin.
18:00etako parte-hartze datua: % 54,12 Nafarroan eta % 48,52 EAEn
Parte-hartzea % 1,19 igo da Nafarroan 2019ko hauteskundeekin alderatuta, eta % 4,84 jaitsi da EAEn.
Berezitasun ugariko hauteskundeak dira Udal hauteskundeak, Euskadiko bost udalerritan bereziki
Usansolon, Gernikan (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa) eta Arabako Errioxako Bastidan eta Guardian, adibidez, berezitasun ugariko hauteskundeak izango dira gaurkoak; jakin ezazu zergatik bideo honetan.