Politika
Sanchezek azaroaren 29ra aurreratu ditu hauteskundeak
Espainiako Gobernuko presidenteak amaiera eman dio legegintzaldiari, Kongresuak etxebizitza-krisiari aurre egiteko neurriak bertan behera utzi eta gero. Sanchezek "eskuin-muturarren olatuaren" eta "justizia soziala defendatzen duen Espainiaren" artean erabakitzeko dei egin die herritarrei.
Pedro Sanchezen agerraldia
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen agerraldia, Moncloa Jauregian, hauteskunde orokorrak aurreratzea erabaki duen ala ez argitzeko.
Sanchezek adierazpen instituzionala egingo du 09:00etan
Kongresuak etxebizitzari buruzko bi dekretuei ezezkoa eman ostean, hauteskunde orokorrak aurreratzea erabaki duen argitzeko egingo du agerraldia.
Sumarrek urriaren 17an aurkeztuko du Frente Amplioa eta hauteskundeetarako hautagaia
Sumar Mugimenduak, IUk, Mas Madridek eta Comunek data jarri dute ezkerreko espazio berriaren aurkezpena egiteko. Oraindik ez dute erabaki nor izango den hautagaia, eta Podemos koalizioan sartuko ote den ere argitzeke dago.
Historia egin zutenen ondorengoek lehen Eusko Jaurlaritzaren memoria berreskuratu dute
Jose Antonio Agirreren, Juan de los Toyosen eta Alfredo Espinosaren ondorengoek haien ondarea ekarri dute gogora.
EAJk Zupiriaren aurkako pintada bat gaitzetsi du
EH Bilduk Bilboko eta Bizkaiko hautagaiak aurkeztu ditu
2023ko hauteskundeetan bezala, Maria del Rio eta Iker Casanova izango dira, berriro, Bilboko alkategai eta Bizkaiko zerrendaburu, hurrenez hurren. Del Rioren esanetan, Bilbok aldaketa behar du; Casanovaren hitzetan, berriz, Bizkaian ikusiko da bereziki zenbateraino egingo duen gora koalizio subiranistak.
Sanchezek hausnartzen jarraitzen du, alderdiak hauteskundeetarako prestatzen diren bitartean
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskundeak aurreratzeko hausnarketa egiten jarraituko du igande honetan. Bitartean, Sumarrek bost ministroak eta alderdietako ordezkariak bilduko ditu egoera politikoa eta etxebizitzaren egoera aztertzeko. Alderdiak, gainera, bere zerrendaburua aukeratzeko lanean jarraitzen du.
PPk Iñaki Garcia Calvo aurkeztu du Gasteizko alkategai
Alderdi Popularrak gaur aurkeztu du ofizialki Gasteizerako alkategaia: Iñaki Garcia Calvo. Popularren aburuz, hiriak behar duen aldaketa gidatzeko pertsona egokia da. Datozen 2 edo 3 hamarkadetarako hiriaren oinarriak ezarri nahi dituela esan du, eta etxebizitza eta segurtasuna izango dituela lehentasun nagusi.
EH Bilduk Nafarroako Gobernurako eta Iruñeko Udalerako hautagaiak aurkeztu ditu
Laura Aznal Nafarroako lehendakarigaia eta Joseba Asiron Iruñeko alkategaia aurkezteko ekitaldi politikoa egin du EH Bilduk larunbat honetan.
Alderdiak euren jarrera zehazten hasi dira balizko hauteskunde aurrerapenaren aurrean
Espainiako Gobernuko presidenteak asteburua hartu du bozak aurreratuko dituen hausnartzeko, eta gainerako indarrak kanpainaurre bete-betean murgildu dira ezinbestean.
Lehen Eusko Jaurlaritzaren erradiografia
Ideologia ezberdinetako ordezkariak elkartu ziren lehen Eusko Jaurlaritza osatzeko. Lehendakariaren alboan, Leizaola, Monzon eta De la Torre jeltzaleak izan ziren pisu handieneko sailburuak.
Sarek urtarrilaren 9an mobilizatzeko deia egin du eta Fiskaltzaren helegiteak salatu ditu
SAREk agerraldia egin du Bilbon, azken urte hauetan elkarteko kide izan diren hainbat lagunekin batera, urtarrilaren 9ko manifestaziora deitzeko. Aurrerapauso garrantzitsuak egon dira, SAREren ustez, eta Legebiltzarrean onartutako espetxe-eredua nabarmendu du, baina egoera kezkagarriez ere ohartarazi du, Administrazioak onartutako erabakiei ezarritako helegiteak eta prozedura judizial berrien bultzada aipatuz.
Pradales: Ez dago gutxieneko adostasun politikorik, eta hori zoritxarra da Espainiarentzat
Imanol Pradales lehendakariaren hitzetan, etxebizitza-politikan, industria-politikan, kanpo-politikan edo Estatuko "funtsezko edozein politikatan", "zoritxarrez, ez dago gutxieneko giro politikorik elkarrekin hausnartu eta, gutxienez, erreferentzia-esparru bat adostu ahal izateko".
Ekintzaileek eskuorriak bota dituzte hemizikloan, "Kongresua funts putreek gobernatzen dute" oihukatuz
Aktibista talde batek eskuorriak bota ditu gonbidatuen tribunatik hemiziklora, "Kongresua funts putreek gobernatzen dute" oihukatuz, alokairuen luzapen automatikoa jasotzen zuen etxebizitzaren dekretua bozkatu ostean. PP, Vox, Junts, EAJ, UPN eta Coalicion Canaria alderdien botoekin bota dute atzera.
Sanchezek asteburuan erabakiko du hauteskundeak aurreratuko dituen ala ez, etxebizitza dekretuak bertan behera gelditu ostean
Kongresuak bertan behera utzi ditu bi dekretuak, eta agerian gelditu da bazkideen arteko distantzia. Lehen dekretuak PP, Vox, UPN eta Juntsen gaitzespena jaso du, eta bigarrenak, alokairuen luzapen automatikoari buruzkoak, EAJren eta Coalicion Canariaren kontrako botoa ere izan du.
Sanchezek, PPri eta Juntsi: "Historiak uste baino lehenago eta uste baino irmoago epaituko zaituzte"
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak PPri eta Juntsi ohartarazi dienez, etxebizitzari buruzko lege dekretuei ezetza emanez gero, "historiak uste baino lehenago eta uste baino irmoago epaituko zaituzte".
Soleko manifestariak Kongresuaren aurrera joan dira: "Non dago gobernu aurrerakoia?"
Puerta del Solen kanpatuta zeuden ehunka manifestari Diputatuen Kongresuaren aurrera joan dira. Alicia del Rio Maizterren Sindikatuko bozeramailearen hitzetan, "oso larria" da koalizio gobernuak bultzatutako bi dekretuak atzera botatzea, eta "etxebizitzaren aldeko greba orokorrera" deitu du, "ezin delako onartu" Kongresuko talde parlamentarioek ekimen hori atzera botatzea.
Horrela kontatu dugu Kongresuak etxebizitzaren dekretuak indargabetu dituen eguna
Etxebizitza eskubidearen aldeko kanpalekuak eta mobilizazioak egiten jarraitzen dute Estatuko hiri guztietan. Bien bitartean, Pedro Sanchez presidenteak egun batzuk hartu ditu egoeraz hausnartzeko eta hauteskundeak aurreratuko dituen ala ez erabakitzeko.
Juntsek etxebizitza dekretuei emandako ezetzak hauteskundeak aurreratzeko aukera zabaldu du
Eldiario.es atariak aurreratu duenez, azaroaren 29a izan daiteke data posiblea. Beste hedabide batzuen arabera, Sanchezi legegintzaldia agortutzat jotzeko eskatu diote hainbat ministrok.