Politika
Etxebizitza dekretuen berritasun nagusiak
Dirudienez, neurri gehienak jasotzen dituen dekretua aurrera aterako da; aldiz, ez dirudi alokairuen luzapen automatikoa jasotzen duena onartuko dutenik, "anbizio handiko eztabaida" planteatzen baitu, Sanchezen arabera.
Espainiako Gobernuak etxebizitza dekretuak onartu ditu berriro, eta babestea eskatu du "gizatasunagatik" eta "sen onagatik"
Hori iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.
Ubarretxenak "zail" ikusten du 53 egunen buruan 5 eskumenak eskualdatzea, ia bi urtean lortu ez dutela kontuan izanda
"Jakina, epeek baldintzatzen dute transferentzien eskualdaketa. Gure aldetik gogor lan egin dugu, eta legegintzaldi honetan 14 transferentzia lortu ditugula nabarmendu behar dugu. Akordiorik gabe geratu diren gainerako bost eskumenen kasuan, denborak agintzen du, horixe da agertokia", adierazi du Jaurlaritzaren bozeramaileak.
EAEko PPk posta bidezko botoaren inguruko susmoak hauspotu ditu eta Genovak sistemaren bermeak defendatu ditu
Javier de Andres presidenteak bat egin du PPko beste buruzagiek botatako susmoekin, hori justifikatzen duen daturik eta frogarik erakutsi gabe. "Tentelak izango ginateke susmorik ez bagenu", esan du. Borja Semper PPren bozeramaileak, bere aldetik, hauteskunde sisteman konfiantza "osoa" duela nabarmendu du.
Puigdemont itzul daiteke: Auzitegi Gorenak atxilotze agindua bertan behera utzi du
Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako buruzagi independentistei amnistia aplikatzeko agindua eman dio Gorenari. Minutu batzuk geroago, Gorenak atxilotze-agindua bertan behera utzi du. Hortaz, Puigdemontek Kataluniara bueltatzeko aukera dauka. 18:00etan agerraldia egingo du Waterloon.
Sanchezen iragapenak zerrendaburuak aukeratzeko prozesuak azkartzera eraman ditu alderdi politikoak
Azaroaren 29ko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdiak zerrendak osatzen hasi dira, ezarritako epera garaiz iritsi ahal izateko. Izan ere, zerrendak urriaren 26rako prest izan beharko dituzte.
Nola eska daiteke posta bidezko botoa azaroaren 29ko hauteskunde orokorretarako?
Posta bidezko botoa eskatzeko epea azaroaren 19ra arte izango da zabalik, eta azaroaren 25era arte eman daiteke botoa posta bidez.
Otxandiano: "Ezkerraren mobilizazio handi baterako baldintzak badaude"
Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "etxebizitzaren gaiaren inguruan gorpuztu den haserreak" bide ematen du "partida badagoela" eta PSOEk emaitza onak lortuko dituela pentsazeko.
Espainiako Aldizkari Ofizialak hauteskundeak azaroaren 29ra aurreratzeko dekretua agitaratu du
Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) asteartean argitaratu du Gorteak desegiteko eta hauteskunde orokorrak aurreratzeko errege dekretua.
Albiste izango dira: hauteskunde aurrerapena, etxebizitza dekretuak eta Arte Ederren Bilboko Museoa
Espainiako Gobernuak gaur onartu asmo ditu etxebizitza dekretuak
Parlamentua deseginda, Diputazio Iraunkorrean onartu nahi ditu, gehiengoa baitu dekretu orokorra ateratzeko. Hala ere, ezingo luke alokairu kontratuak berritzearen gainekoa onetsi, EAJren kontrako botoa dela eta. Jeltzaleek aurreratu dute dekretuaren "letra txikiak" zer dakarren jakin arte ez dutela zirt edo zart egingo.
Konstituzio Auzitegiak gaur emango dio amnistia diru publikoa bidegabe erabiltzearen delituari
Osoko bilkuran neurria aplikatzearen alde dagoen eta Auzitegi Gorenaren interpretazioari kritikak egiten dizkion txostena aurkeztuko dituzte. Konstituzionalaren epaiak helegitea jarri duten beste pertsonei erabakia zabaltzea aurreikusten badu, Puigdemonti amnistia onartuko liokete.
Nola helduko dira alderdiak hauteskundeen lehiara?
Aner Ansorena analista politikoarekin alderdi politiko bakoitzaren gakoak aztertuko ditugu 2026ko azaroaren 29ko hauteskundeei begira.
Idoia Mendizabali hirugarren gradua ematearen aurkako helegitea aurkeztu du Fiskaltzak
Sarek salatu du erabaki horrek ez duela zerikusirik "Justizia irizpideekin"
Sanchezek buru eman gabe utzitakoak: 2027ko aurrekontuak onartu, Estatutua bete eta hainbat lege izapidetzen amaitu
Zenbait arau onartu gabe geratu dira, hala nola gutxieneko soldataren igoera berria, indarkeria bikarioaren eta familien legeak. Datorren urterako aurrekontu proiektua egitekoen zerrendan zeukan Espainiako Gobernuak, baita EAEren esku geratu behar ziren hainbat transferentzia ere.
Justiziak Ayusoren eskaria baztertu eta ez du Soleko kanpalekua hustea aginduko
Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota ditu Madrilgo Erkidegoko Gobernuak eskatutako kautelazko neurriak. Bestalde, Solen kanpatu duten manifestariek bat egin dute Maizterren Sindikatuak azarorako deitutako greba orokorrarekin.
Zer gertatu da azken legegintzaldian? Espainiako Gobernuak onartutako neurriak eta legeak
Hazkunde ekonomikoarekin eta inoizko enplegu datu onenekin amaituko da legegintzaldia. Horrez gain, Espainiako Gobernuak Europako funtsetako 100.000 milioi euro baino gehiago bideratu ditu, eta Ukrainako eta Irango gerrek eragindako prezioen igoerari aurre egiteko neurriak onartu ditu.
Pradalesek esan du hauteskundeen "zalapartak" ez duela bere Gobernua "nahasiko" eta ohartarazi du autogobernua dagoela "jokoan"
Bestalde, Nafarroako presidente Maria Chivitek iritzi dio "oinarri sozial handiagoa" behar dela "besteak beste, etxebizitza arloari lotutako neurriak onartzeko". "Nire itxaropena da hauteskundeetan oinarri hori sendotzea", adierazi du.
Nork irabaziko ditu azaroaren 29ko bozak? Hauxe diote inkestek
CISek salbu, gainerako inkestek PP eman dute garailetzat, eta denek aurreikusi dute Voxen igoera nabarmena. Ultraeskuinaren balizko babesek alde batera ala bestera mugiaraziko dute gehiengo aurrerakoiaren edo eskuindarraren arteko banaketa.
Hauteskundeetarako prest agertu dira euskal alderdiak, Sanchezen deialdiaren aurrean
EAJk esan du bere alderdiaren egitekoa ez dela "blokeak defendatzea", "Euskadiren interesak baizik". Bestalde, EH Bilduk adierazi du partida ez dagoela "erabakita", "eskuinari ateak ixteko aukerak" egon badaudelako. PSEk iritzi dio "aukera leiho zabala" emango dietela hauteskundeek herritarrei, eta PPk "aldaketarako aukera" gisa jo du bozka.