Alberto Núñez Feijóo
PPk Sanchezen bazkideekin bilera erronda egingo du, PSOE babesten jarraitzen duten jakiteko
"Bere bigarrenak espetxean egin du lo, baina Sanchezek jarraitu nahi du. Zentzugabekeria da", ohartarazi du PPren buruak, X sare sozialean zabaldutako mezu batean.
Gamarrak PPren idazkari nagusia izateari utziko dio asteburu honetan; nork ordezkatuko du?
Hala ere, Alberto Nuñez Feijooren hurbileko izaten jarraituko du Gamarrak; izan ere, alderdiaren Justizia arloa zuzenduko du, ziurrenik. Miguel Tellado da Gamarra ordezkatzeko hautagaietako bat, PPk Kongresuan duen bozeramailea bera.
Pedro Sanchez eta Alberto Nuñez Feijooren arteko eztabaida gogorra Kongresuan
Sanchezek eta Feijook aurrez aurreko gogorra izan dute Kongresuko Gobernuaren kontrolerako saioan, Santos Cerdanek alderdiko Antolakuntza Idazkaritza utzi ostean, UCOren txostena dela medio.
Sanchezek agerraldia egingo du asteazkenean Kongresuko osoko bilkuran
Nuñez Feijoo: "Sanchezek berehala deitu behar ditu hauteskundeak"
Alberto Nuñez Feijoo PPko liderrak adierazi duenez, Pedro Sanchezek "alde egin behar du" Santos Cerdanen dimisioaren ostean. "Ihesaldiari amaiera emateko unea iritsi da. Bizirik irautea ez da aukera bat", gaineratu du Nuñez Feijook.
Feijoori ez zaizkio kontuak ateratzen Sanchezen aurkako zentsura-mozioa aurkezteko
PPk 176 boto behar ditu Kongresuan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea kargutik kentzeko, zentsura-mozio baten bidez. Voxekin batera Junts edo EAJren babesa lortzea lirateke aukerarik bideragarri edo egingarrienak.
Feijook hauteskundeak aurreratzea eskatu du, baina zentsura mozioaz hitz egitea saihestu du
PPko buruak azpimarratu du dagoeneko Sanchezek sinesgarritasuna galdu duela, eta ohartarazi du "ezinezkoa" dela "erantzukizunak astindu nahi izatea, guztiak dituelako".