Alderdi Politikoak

lander martinez
2026/02/22 - 15:49

EH Bildurekin ez du aukerarik ikusten, baina Podemosekin batera aurkeztu nahi luke Euskadiko Sumarrek hurrengo udal hauteskundeetara

Sumarrek Madrilen egin berri duen ekitalditik Euskal Herrira bueltan, Lander Martinezekin egon da ETB, hurrengo hauteskunde orokorrei begira ezkerra batuta aurkezteko aukeraz aritzeko. Euskadin EH Bildurekin zerrenda berean joatea oso zaila ikusten badu ere, Sumar Mugimenduak eta Podemosek boto-paper berean bat eginda joan beharko luketela uste du. Legebiltzarrerako hauteskundeetan ezker konfederalak jaso zuen porrotetik lezioa ikasi dutela esan du Martinezek.

2026/02/22 - 15:16

Ansolak esan du EAJk ez duela fronte batean parte hartuko, eta are gutxiago Euskadin "marra gorriak" jartzen dituen EH Bildurekin

Azken egunetan Gabriel Rufianek ultraeskuinari aurre egiteko fronte bat sortzeari buruz hitz egin ondoren, aukera hori hizpide da euskal politikan ere. EAJk ekitaldia egin du gaur Maruri-Jataben frankismoaren osteko alkateak omentzeko. Bertan, Iñigo Ansola BBBko presidenteak argi utzi du ez dutela inolako frontetan parte hartuko, "Euskadin ez delako behar ultraeskuinari aurre egiteko fronterik". Ansolak, halaber, gogor kritikatu du EH Bildu, "Euskadin ezetz esaten dielako akordio proposamen guztiei, eta Espainian, ordea, alfonbra gorria jartzen diotelako eskatzen dioten guztiari".

MADRID, 12/02/2026.- Los diputados de Junts per Catalunya Miríam Nogueras (d), Josep María Cruset y Pilar Calvo a su llegada para asistir al pleno del Congreso de los Diputados este jueves. EFE/Kiko Huesca
2026/02/12 - 13:03

Juntsek aurrera atera du delitu-errepikatzaileen kontrako legea, PSOE, PP, Vox eta EAJren babesarekin

Aldeko 302 boto, kontrako 36 eta 8 abstentzio izan ditu Kode Penala eta Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen dituen ekimenak eta Senatura bidalliko da orain. Legeak, besteak beste, hiru urteko espetxe zigorra ezartzen du mugikorrak lapurtzen dituztenenetzat. Podemos, Sumar eta EH Bilduk ez dute neurria onartu eta, lapurretak geldiarazteko baliogarri ez izateaz gainera, eskuin muturraren suspergarri dela diote. ERC abstenitu egin da, legeak "kirats arrazista" duelakoan.

1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena