EAJk irabaziko luke berriro Bizkaian, 1-2 eserleku gehiagorekin, baina babesa behar du oraindik
EH Bilduk bigarren lekuan jarraituko luke, eta bi eserleku irabazita, gaur egun dituen 15 eserlekuetatik 17 izatera pasako litazteke; PSE-EEk hirugarren indar izaten jarraituko luke, 7-8 batzarkiderekin (8 ditu orain).
EAJk irabaziko lituzke berriz ere Bizkaiko aldundirako hauteskundeak, eserleku bat edo bi irabazita (24-25) Batzar Nagusietan, Aldundiak hauteskunde-joeren inguruan eskatu eta ostiral honetan argitara eman den txostenak jaso duenez.
EH Bilduk bigarren lekuan jarraituko luke, eta bi eserleku irabazita, gaur egun dituen 15 eserlekuetatik 17 izatera pasako litazteke; PSE-EEk hirugarren indar izaten jarraituko luke, 7-8 batzarkiderekin (8 ditu orain).
PPk laugarren postuari helduko lioke 2-3 eserlekurekin (hiru ditu orain), eta Elkarrekin Podemos Batzar Nagusietatik kanpo geratuko lirateke, gaur dituen bi ordezkariak galduta. Vox-ek eta Sumarrek ere ez lukete ordezkaririk lortuko.
Ikerfelek egindako lana telefonoz Bizkaian bizi diren 18 urteko 3.002 pertsonenen telefono bidezko elkarrizketetean oinarritu da, abenduaren 3tik 18ra bitartean eginak.
EAJk, zeinak 2023an botoen % 39,2 eta 23 batzarkide lortu zituen -26koa da gehiengo absolutua-, alderdi bozkatuena izaten jarraituko luke, botoen % 41,6 bereganatu eta 24-25 eserleku lortuta.
EH Bildu iza lau puntu haziko litzateke boto-asmoan, % 25,5etik % 29,3ra, eta horrek bi eserleku gehiago emango lizkioke, 17 toki edukitzeraino.
PSE-EEk, egun Foru-Gobernuan bazkide den alderdiak, behera egingo lukete, 2023ko % 16,2tik % 14,3ra; egun dituen zortzi batzarkideei eusteko modua luke, baina posible litzateke eserleku bat galtzea ere.
PPk ere behera egingo luke, eta 2023an lortutako botoen % 8,4ak & 6,6an geldituko lirateke; 2-3 batzarkide lortuko lituzke (egun 3 ditu).
Azkenik, Elkarrekin Podemosek nabarmen egingo luke behera, egungo % 7,4tik % 2ra eta, ondorioz, gaur egun dituen bi ordezkariak galduko lituzke.
Vox-ek eta Sumarrek Batzar Nagusietean sartu ezinda jarraituko liteke, botoen % 2,7 eta % 2,2 lortuta, hurrenez, hurren.
Abstentzioa % 39,5ekoa litzateke; % 39,9koa izan zen aurreko hauteskundeetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.