EH Bildu
Eusko Jaurlaritza datorren astean hasiko da aurrekontuak negoziatzen
Alderdi guztiekin hitz egingo du Jaurlaritzak, Voxekin izan ezik.
Lehendakariak esan du ezker abertzalea sistemara hurbildu dela baina euskal gizartearekin oraindik zor etiko izugarria duela
Amaia Martinez VOXeko legebiltzarkideak "ezker erradikalak euskal politika munduan gero eta protagonismo gehiago" izatearen gainean galdetu dio lehendakariari. Pradalesek esan dio ezker abertzalea erakunde sistemara etorri dela azkenean, nahiz eta oraindik euskal gizartearekin zor etiko izugarria duen, eta PSE-EErekin duen koalizio gobernua defendatu du.
Arnaldo Otegiren ustez, Ertzaintzak dena ondo egiten duela esateak "ez dio inolako mesederik egiten Ertzaintzari"
Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak Ertzaintza "berreskuratzearen" alde egin du, horretarako beste polizia-eredu bat aplikatuz. Bere ustez, euskal gizartea gero eta gehiago ari da aldentzen Ertzaintzatik.
EH Bildu, Podemos eta ERC ez dira joango Kongresuan monarkiaren omenez egingo den ekitaldira
'50 urte geroago: Koroa demokraziarako bidean' goiburua izango duen ekitaldia hartuko du Kongresuak azaroaren 21ean. Bertan izango dira Espainiako errege-erreginak eta haien alabak.
Otegi: "Faxismoari aurre egiten zaio herria antolatuz, mobilizatuz eta martxan jarriz"
EH Bilduk agerraldia egin du Frankismoaren eta Estatuaren biolentziaren hainbat biktimarekin batera, eta azaroaren 22ko manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
EAJk etxebizitza, segurtasun eta osasun arloetako aurrekontu igoera txalotu, eta EH Bilduk negoziatzeko borondate falta kritikatu du
PSE-EEk osasuna eta hezkuntza "aseta" daudela defendatu du, eta PPk zergen igoera salatu du.
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk akordioa lortu dute 2026ko aurrekontuak aurrera ateratzeko
Asteak negoziatzen eman ostean, EH Bilduk zazpigarrenez ahalbidetuko ditu Nafarroako Gobernuaren aurrekontuak.
EH Bilduk, PSE-EEk eta Sumarrek gehiengo aurrerakoia erakutsi dute Eusko Legebiltzarrean
Hiru alderdiek kritikatu egin dute PPk Gasteizko errefuxiatuen zentroari buruzko ekimen bat erretiratu izana, adostasuna eta giza eskubideak errespetatzea eskatzen zuen zuzenketa bateratua onartzea saihesteko.
PPk erretiratu egin du Arana zentroari buruzko ekimena, eta ez da gaia eztabaidatuko Legebiltzarrean
EH Bilduk, PSE-EEk eta Sumarrek erdibideko zuzenketa bat adostu dutela jakin ondoren hartu du erabakia PPk. Ezkerreko alderdiok gaiaren inguruko “adostasun instituzionala” eta “eztabaida eraikitzailea” abiaraztea eskatu behar zuten bihar Gasteizko Ganberan.
EH Bildu: "Juntsen erabakia errespetatzen dugu; baina beharrezkoa da bide-orri berri bat ezartzea"
"Zer gertatuko da hemendik aurrera? Momentuz, legealdiak jarraitzen du eta aukera-lehioek irekita jarraitzen duten bitartean guk lanean jarraituko dugu, Euskal Herria zein euskal herritarren interesak mahai gainean jartzen", adierazi du Gorka Elejabarrietak EH Bilduren senatariak, "Egun On" saioan.
EH Bilduk salatu du Jaurlaritzak ez diela erantzun aurrekontuetarako egindako proposamenei
Pello Otxandiano bozeramaileak D'Anjou sailburuak ekainean egindako adierazpen batzuk gogorarazi ditu sare sozialen bidez, eta adierazi du ez duela hartutako "konpromisoa" bete.
Alokairurako etxebizitza babestuen portzentajea handitzea proposatu du EH Bilduk
EAJren eta PSEren egitasmoan aukera emango zaie udalei etxebizitzen sustapen pribatu berri bakoitzean eraiki beharreko babestutakoen portzentajea murriztu ahal izateko.
Azpeitiko alkatearen hitzetan, Zupiriaren aurkako pintaketak "onartezinak" dira eta ez dute lekurik herrian
Udalaren izenean elkartasuna adierazi die Nagore Alkortak mehatxatu egin zaien erakunde eta ordezkariei, "kasu honetan, Bingen Zupiriari"
Eusko Jaurlaritzak Zupiriaren kontrako pintaketak kritikatu ditu, eta EH Bilduri eskatu dio "argiago" aritzea horrelako jarreren inguruan
Maria Ubarretxena Jaurlaritzaren bozeramailea Zupiriaren aurkako pintaketez mintzatu da, eta "ulergzaitz" deritzo 2025. urtean horrelako kontuekin ibiltzeari. Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, alderdi politikoen "ardura soziala" kontuan eduki eta jarrera "argiagoa" erakusteko dei egin dio EH Bilduri.
"Euskal aberriaren aurka joko zikina" erabiltzea eta "antipolitika" egitea egotzi dio EAJk EH Bilduri
Indarkeriazko gertakarien atzean beti protagonista berdinak daudela esan du Iñigo Ansola BBBko presidenteak, eta indarkeria gaitzesten ez duena ez dela "politikari duina" adierazi du. "Biolentziak ez dauka tokirik gure herrian. Bakea nahi dugu", gaineratu du.
Gernikako Estatutuaren 46. urteurrenean, alderdi politikoek uste dute berritu beharra dagoela
Testua berritzeko negoziazioek markatutako testuinguru batean, buruzagi politikoek aukera baliatu dute Estatutua berritu beharraz duten iritzia emateko.
EH Bilduk Mikel Mancisidorren hautagaitza errefusatu du Ararteko izateko, eta EAJk eta PSE-EEk PPrekin negoziatzea kritikatu du
Jeltzaleek eta sozialistek koalizio abertzalearen edo popularren babesa behar dute Eusko Legebiltzarreko gehiengo kualifikatua (hiru bosten) lortzeko. EH Bilduk aurreratu du ez diola babesik emango, eta PPk oraindik ez du esan alde edo kontra egingo duen.
Mikel Mancisidor legelaria proposatu dute EAJk eta PSE-EEk Ararteko izateko
Horren ibilbide profesionala giza eskubideen defentsarekin eta gobernantza demokratikoarekin lotuta dago, eta ibilbide zabala du nazioartean. EH Bilduren edo PPren babesa behar dute izendapena gauzatzeko.
EH Bilduk esan du "ez litzatekeela zalantzan jarri behar" Ertzaintzak kriminologia ikastaro batean parte hartzea
Mertxe Aizpurua, Sanchezen legealdiaren amaieraz galdetuta: "Ez dakit hain berehalakoa izango den"
EH Bilduk Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak ez du uste legegintzaldiaren amaiera berehalakoa izango denik. Aizpuruaren iritzian, baina, ultraeskuinaren arriskua tarteko, komeni da hauteskundeak "ahalik eta beranduen" izatea.