Eneko Andueza
Botoak galtzeko beldurrez Aranako errefuxiatuentzako zentroarekin demagogiarik ez egiteko eskatu du Anduezak
Espainiako Gobernuak Gasteizen proiektatutako errefuxiatuentzako zentroari dagokionez, PSE-EEko idazkari nagusiak gai horrekin "demagogia" saihesteko deia egin du. Anduezaren iritziz, "badirudi urduri daudela PPk eta ultraeskuinak etekina lor dezaketelako".
Andueza: "Autogobernuaren etorkizuna Estatuarekin adostu beharko da, Konstituzioaren barne"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan esan duenez, "batzen gaituzten gaietan jarri behar dugu arreta, ez bereizten gaituztenetan". Horren ustez, “autogobernuaren etorkizuna Estatuarekin adostu eta Konstituzioaren baitan egon beharko da”.
Anduezak uste du Euskadik "Gazako sarraskia neutralizatzen" lagundu behar duela, eta hausnarketa egin dezala eskatu dio CAFi
Euskal sozialisten buruak adierazi duenez, Jaurlaritzak Pedro Sanchezek aurkeztutako neurriak "baloratu" behar ditu, eta ez du uste "inolako erresistentziarik" egongo denik neurriak onartzeko. Israelekin kontratuak dituen CAFek "hausnarketa etikoa" egin beharko lukeen galdetuta, Anduezak esan du gai batzuk "ekonomiaren eta merkatuaren gainetik" daudela.
Anduezak aurrekontu "hedakorra" eskatu dio Pradalesi, adostutako "gobernu akordioari eratzungo diona"
Halaber, buruzagi sozialistak lehendakariari esan dio Gernikako Estatutuaren erreforma lantzea alderdi politikoei dagokiela.
Imanol Pradales Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiarekin bildu da
Imanol Pradales lehendakaria Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiarekin bildu da gaur arratsaldean, Lehendakaritzan, EAEko alderdiekin egiten ari den bilera-sortaren baitan.
Andueza: "Euskal sozialistok badakigu egoera zailenetan ondo lan egiten"
PSE-EEren idazkari nagusiak esan du lan egiten jarraitzeko asmoz joan direla PSOEren Batzorde Federalera, "ibilide orri eta norabide berria" ezartzeko prozesuan parte hartzera.
Anduezak esan du euskal sozialismoa "zintzotasunaren eredu" dela
Eusko Jaurlaritzaren lehen urtearen balantzea egiteko Barakaldon egindako ekitaldian euskal sozialisten idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "ekintzekin" frogatu da PSE-EEren hauteskunde-programa "ez zela ideien zerrenda hutsa, euskal gizartearekiko benetako konpromisoa baizik".
Andueza: ''Hizkuntza eskubideen eta lan eskubideen artean, gu beti lan eskubideen alde egongo gara''
Lan eskaintza publikoen inguruan sortu den polemikaren inguruan, PSEko idazkari nagusiak adierazi du "postura oso argia" dutela.