Errusia
2025/05/11 - 23:09
Ostegunean Putinekin biltzeko prest agertu da Zelenski
"Maiatzaren 12tik aurrera su-eten osoa eta egiaztagarria espero dugu, diplomaziarako oinarri nahikoa egon dadin. Ez du zentzurik hilketak luzatzeak. Eta Putinen zain egongo naiz ostegunean Istanbulen. Errusia aitzakia bila ez ibiltzea espero dut", adierazi du X sare sozialean.
2025/05/11 - 19:37
AEBk Putini erantzun dio negoziatu aurretik su-etena adostu behar dutela, "ez alderantziz"
Errusiako presidenteak Ukrainari proposatu dio ostegunean elkarrizketa zuzenak hastea Istanbulen, eta Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik eta bere europar bazkideek erantzun diote aurrez aurre batu baino lehen ezinbestekoa dela erasoak etetea.
2025/05/11 - 16:27
Ayestaran: ''Helburua da bermeak lortzea, hemendik urte batzuetara gerra egoera batera itzul ez gaitezen''
Mikel Ayestaran ETBko berriemaileak Turkiatik azaldu duenez, Donald Trump AEBko presidentearen presioa ezinbestekoa izango da bai Putinek bai Zelenskik gerra gelditzea onar dezaten.
2025/05/11 - 14:24
Putinek negoziazio zuzenak egitea proposatu dio Ukrainari maiatzaren 15etik aurrera Istanbulen
Ez du elkarrizketa hasteko baldintzarik jarri. Zelenskik, Macronek lehenago egin duen moduan, esan du hitz egiten hasteko, lehenik eta behin, su-etena izan behar dela. Trumpek txalotu egin du Errusiaren proposamena.
2025/05/11 - 14:15
Putinek negoziazio zuzenak proposatu dizkio Zelenskiri maiatzaren 15etik aurrera Istanbulen
Ez du elkarrizketa hasteko baldintzarik jarri. Moskuk elkarrizketak abiatu behar direla esan aurretik, baina, Zelenskik adierazi du hitz egiten hasteko, lehenik eta behin, su-etena izan behar dela.
2025/05/10 - 20:00
Frantziak, Erresuma Batuak, Alemaniak eta Poloniak zigorrak jarriko dizkiote Putini, su-etena deitzen ez badu
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak azaldu duenez, astelehenean bertan sartu beharko luke indarrean su-etenak, eta AEB arduratuko litzateke betetzen dela egiaztatzeaz. Errusiako Gobernuak erantzun du ez dela zigorren beldur.
2025/05/10 - 15:09
Frantziako, Erresuma Batuko, Alemaniako eta Poloniako buruzagiak Kieven dira, Ukrainari babesa adierazteko
Bat egin dute Trumpen bake-akordiorako deiarekin, eta Errusiari eskatu diote "esfortzu diplomatikoak oztopatzeari utzi" eta "30 eguneko baldintzarik gabeko su-eten osoa onar" dezala, "bake justu eta iraunkorrari buruzko elkarrizketetarako espazioa sortzeko".
2025/05/09 - 14:33
Errusiak indar erakustaldia egin du Garaipenaren Eguneko desfilean
Sobietar Batasunak Alemania naziaren aurka 1945eko maiatzaren 9an II. Mundu Gerran lortutako garaipena ospatzeko, desfile militarra egin dute Moskuko Plaza Gorrian. Errusiako 11.500 soldadu baino gehiago aritu dira bertan, tartean Ukrainan borrokatzen ari diren 1.500 inguru, Putinen begiradapean.
2025/05/08 - 10:49
Indarrean da Errusiak alde bakarrez Ukrainan ezarritako hiru eguneko su-etena
Bigarren Mundu Gerra amaitu zeneko 80. urteurreneko ospakizunak direla eta ezarri du Putinek menia. Ukrainak ez du bat egin.
2025/05/03 - 19:48
Ukrainak gerra-hegazkin bat suntsitu du itsas drone batekin lehen aldiz
Errusiak ez du gertakaria baieztatu, baina larrialdi-egoera ezarri du Novorosiisk hirian, bart ukrainar droneen eraso bortitza jaso baitu, Moskuren esanetan.
2025/04/28 - 15:33
Putinek iragarri du hiru eguneko su-etena egin behar duela, maiatzaren 8tik 11ra
Hiru eguneko su-etenak bat egingo du Errusiak maiatzaren 9an ospatzen duen Garaipenaren Egunarekin.
2025/04/26 - 19:40
Zerga berriak ezartzeko mehatxua egin dio Trumpek Putini, "agian" gerra amaitu nahi ez duela iritzita
"Putinek, azken egunotan, ez zeukan ezelako arrazoirik zibilen eta herrien aurka misilak jaurtitzeko. Iruditzen zait beharbada ez duela gerra bukatu nahi (...), eta horrela bada desberdin tratatu behar dugu. Jende asko ari da hiltzen!!!", esan du Truth Social sare sozialean.
2025/04/25 - 20:08
Putinek eta Witkoffek uste dute azken bilerak "jarrerak gehiago hurbiltzeko" balio izan duela
Donald Trump AEBko presidentearen ordezkaria eta Errusiako agintaria hiru orduz izan dira aurrez aurre Moskun, azken bilera egin eta bi astera. Gaurkoa bien arteko laugarren batzarra izan da.
2025/04/25 - 15:55
Errusiako goi agintari bat hil da Moskutik gertu bonba-auto baten eztandaren ondorioz
Atentatua Errusiako hiriburuaren ekialdean eraikitako urbanizazio bateko patioan gertatu da, militar erretiratuentzat egina. Ikertzaileak eta beste agente batzuk bertaratu dira, atentatua nola gertatu den ikusteko.
2025/04/25 - 14:05
Kieveko alkateak uste du "lurraldeak lagatzea" gerraren amaierarako "irtenbidea" izan daitekeela
Steve Witkoff AEBko agintaria Moskura iritsi da Kremlinekin Etxe Zuriaren bake planari buruz hitz egiteko.
2025/04/25 - 10:24
Lavrovek ziurtatu du AEBkin Ukrainari buruzko "akordiorako prest" dagoela Kremlina
Bide beretik, Donald Trump atzo "baikor" agertu zen, eta aditzera eman zuen Ukrainaren eta Errusiaren arteko akordioa ixtear egon daitekeela.
2025/04/24 - 19:16
Trump: "Ez nago pozik Errusiak Kievi egindako erasoekin. Vladimir, ASKI DA!"
Agintari estatubatuarrak gaitzetsi egin du Errusiak Kieven aurka misilekin eta droneekin egindako erasoa. "Astean 5.000 soldadu hiltzen dira. Lor dezagun bake akordioa!", gaineratu du handi-mandiak Truth Social sarean.
2025/04/24 - 15:41
Su-etenerako proposamena mahai gainean, Errusiak azkenaldiko Kieven aurkako erasorik handiena egin du
Ukrainako agintarien arabera, bederatzi pertsona hil dira eta 70 baino gehiago zauritu dira Ukrainako hiriburuko hainbat auzotan.
2025/04/23 - 22:22
Trumpek akordioa oztopatzea egotzi dio Zelenskiri, ez duelako onartu Krimea Errusiaren lurralde izatea
"Inork ez dio eskatu Zelenskiri Krimea Errusiako lurralde gisa onar dezala, baina nahi badu, zergatik ez zuten borrokatu duela hamaika urte, Errusiaren esku utzi zutenean?", adierazi du buruzagi errepublikanoak bere sare sozialean.
2025/04/21 - 11:02
Errusiak aire-erasoei berrekin die Ukrainan, Pazko Ortodoxoa dela eta su-etena ezarri ondoren
Bien bitartean, Donald Trump AEBko presidenteak esan du Errusiak eta Ukrainak aste honetan Ukrainako gatazka amaitzea espero duela.