Trumpek adierazi du Putin "erabat erotu" dela eta "beharrik gabe hiltzen" ari dela Ukrainan
Donald Trump AEBko presidenteak adierazi duenez, Vladimir Putin Errusiako presidentea "erabat erotu da" eta "jende pila hiltzen ari da beharrik gabe, eta ez naiz soldaduez bakarrik ari".
"Vladimir Putinekin oso harreman ona izan dut beti (...), baina zerbait gertatu zaio", adierazi du Trumpek Truth Social sarean egindako argitalpen batean. "Tripulaziorik gabeko misilen eta hegazkin bidez erasoak egiten ari dira Ukrainako hirien aurka, inolako arrazoirik gabe", gaineratu du.
Etxe Zuriko maizterrak ohartarazi du "Errusia eroriko" dela "Ukraina osoa" nahi badu, "ez zati bat soilik" .
Izan ere, Trumpek Volodimir Zelenski kritikatu du, "bere herrialdeari ez baitio mesederik egiten hitz egiten duen bezala hitz egiten. Bere ahotik ateratzen den guztiak arazoak sortzen ditu, ez zait gustatzen, eta hobe dut gelditzea". Zelenskik berak salatu zuenez, "Amerika isilik egoteak eta munduko beste batzuk isilik egoteak, Putinen alde egiten du".
Azkenik, AEBko agintariak Joe Bideni egotzi dio Ukrainako gerraren errua, eta berretsi du gatazka belikoa "ez zatekeen inoiz hasiko ni presidente izan banintz".
"Zelenskiren, Putinen eta Bidenen gerra da hau, ez Trumpena, ni sute handiak itzaltzen laguntzen ari naiz, gaitasunik ezaren eta gorrotoaren karietan hasi baitira", gaineratu du.
"Gainkarga emozionala"
Kremlinek ez ditu AEBko presidenteak Putini buruz esandakoak kritikatu nahi izan, eta iradoki du uneotan "gainkarga emozionala" handia dela eta horrek "erreakzio emozionalak" eragiten dituela.
Errusiako presidentearen bozeramaileak, Dimitri Peskovek, adierazi du Errusiako presidentea "herrialdearen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurriak" hartzen ari dela, eta "lorpen handi"tzat jo du Trumpek abiatutako negoziazio prozesua. Horregatik, eskerrak eman dizkio.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.