Espainia
Miguel Telladok PP eta EAJren arteko harremanari berriz heltzeko eskatu diela jakinarazi du alderdi jeltzaleak
PPk Kongresuan duen bozeramaileak eta Maribel Vaquero EAJko homologoak elkarrizketa labur bat izan dute gaur arratsaldean. Jeltzaleak kortesia parlamentarioagatik onartu du PPren ordezkariarekin hitz egitea.
Sabadellek TSB Erresuma Batuko filiala saldu dio Santander bankuari
Sabadelleko administrazio kontseiluak Santander UKren eskaintza onartu du (Barclaysen eskaintzari gailendu zaio), baina Kataluniako bankuak akziodunen ezohiko batzarra deitu beharko du salmenta babesteko, BBVAren erosketa eskaintzan murgilduta baitago.
Gamarrak PPren idazkari nagusia izateari utziko dio asteburu honetan; nork ordezkatuko du?
Hala ere, Alberto Nuñez Feijooren hurbileko izaten jarraituko du Gamarrak; izan ere, alderdiaren Justizia arloa zuzenduko du, ziurrenik. Miguel Tellado da Gamarra ordezkatzeko hautagaietako bat, PPk Kongresuan duen bozeramailea bera.
BBVAk ez du etsi eta Sabadell erosteko eskaintzarekin aurrera egitea erabaki du
Joan den asteartean, ekainaren 24an, Ministroen Kontseiluak oniritzia eman zion operazioari, bi erakundeek autonomia juridikoari eta eguneroko kudeaketari bereizita eusteko baldintzarekin. BBVAk onartu duenez, Espainiako Gobernuak ezarritako baldintzak operazioa "atzeratuko du".
EAJk ez du onartu, "inolaz ere", alderdia Cerdan, Abalos eta Koldoren auziarekin lotzea
Alderdi jeltzaleak argitu duenez, zentsura-mozioa babestu zuen 'Gurtel auzi'ko epaiaren ostean, PPk ez zuelako erantzukizunik bere gain hartu. Gainera, argi utzi nahi izan dute Antxon Alonsok ez zuela horretan eraginik izan.
NBEren Garapenerako Finantzaketari buruzko Nazioarteko IV. Konferentzia Sevillan egingo da, asteon
Goi-bileraren emaitza nagusia 'Sevillako konpromisoa' deituriko adierazpen politikoa izango da, garapenerako finantzaketari buruzko nazioarteko komunitatearen ibilbide-orria markatuko duen dokumentua. Inaugurazioko osoko bilkuran onartzea aurreikusi da.
Auzitegi Konstituzionalak Amnistia Legea babestu ondoren, orain zer?
Printzipioz, Puigdemont atxilotzeko aginduak eta Junquerasen inhabilitazioak bere horretan jarraituko dute, baina Konstituzionalak ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen duenean Auzitegi Gorenak buruzagi independentisten aurrekari penalak berrikusi beharko ditu.
Konstituzionalak amnistia babesteko arrazoiak: Kataluniako prozesu independentista "krisi politikoaren kasu paradigmatikoa" izan zen
Konstituzionalak ezustekorik gabe atzera bota du PPk aurkeztutako helegitea, baina ebazpenak berrikuntza batzuk ditu, besteak beste, amnistia justifikatzeko arrazoibidea sendotzea.
Espainia "herrialde subiranoa" dela erantzun dio Sanchezek Trumpi, eta muga-zerga "bidegabeak" kritikatu ditu
Pedro Sanchezek NATOren goi-bileran berretsi duenez, Hagan, Espainiak ez du BPGaren % 2,1 baino gehiago gastatuko Defentsan. Trumpek Gobernuarekin merkataritza akordio bat zuzenean negoziatzeko mehatxua egin zuen, eta herrialdeari "bikoitza ordainaraziko" diola esan du, egoera "konpentsatzeko".
Trumpek Espainiako produktuei ezarritako muga-zergak areagotzeko mehatxua egin du, Defentsarako gastua % 5era igo ezean
AEBko presidenteak ziurtatu du Espainiarekin merkataritza akordio berria negoziatuko duela, Pedro Sanchezek gastu militarra % 5era igotzeari uko egin diolako, NATOren bileran estatu guztiek adostatukoaren kontra.
Sanchezek berretsi du Espainiak ez duela BPGaren % 2,1 baino gehiago Defentsara bideratuko
Mark Rutte NATOren idazkari nagusiak berak onartu du Espainiarekin "ados daudela ados ez daudela esatean" Defentsara bideratutako gastua igotzea dela eta.
UCOren arabera, Cerdanek Servinabarren % 45 erosi zuen 6.000 euroren truke
Salerosketa kontratua 2016ko ekainaren 1ekoa da, eta Antxon Alonsok zituen 3.000 partaidetzetatik 1.350 erosi zituen Santos Cerdanek, bakoitzak euro bateko balioarekin. Guardia Zibilaren UCOk gaur bidali dio agiria Gorenari.
NATOk "Espainiarekin arazo bat" duela esan du Trumpek Hagako goi-bilera hasi baino lehen
Horrela, agintari estatubatuarrak Espainiaren gastu maila kritikatu du. Gainera, Trumpek NATOren 5. artikulua esplizituki babestea saihestu du, kideen elkarrekiko defentsa klausula, hain zuzen ere.
Ruttek dio Espainiak BPGren % 3,5 gastu militarrera bideratu beharko duela
Gainera, NATOko idazkari nagusiak gaineratu du 2029an konpromisoak berrikusiko dituztela. Ruttek argi utzi du "NATOk ez duela akordio batetik kanpo geratzeko borondatezko klausularik", eta ez dituela "bigarren mailako eta alboko akordioak ezagutzen".
Gorenak Cerdanen banku-kontuetan eta posta elektronikoan jarri du orain arreta
Hain zuzen ere, Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboa (UCO) PSOEren egoitzan sartu da ostiralean, Cerdanen posta korporatiboa klonatzeko.
Trumpek esan du Espainiak "oso gutxi" ordaintzen duela NATOko kide gisa
Horrekin batera, AEBko presidenteak berretsi du erakundeko kide guztiek BPGaren % 5 inbertitu beharko luketela defentsan.
Servinabarrek ukatu egin du Santos Cerdanekin inolako loturarik duela
Enpresa eraikitzaileak gogorarazi duenez, ez diote deliturik leporatu "ez UCOren txostenean", ezta ikerketa judizialean ere. Gainera, Antxon Alonso Egurrola administratzailearen eta Cerdanen arteko harremana "pertsonala" eta "bakoitzaren jarduera profesionaletatik kanpokoa" dela gaineratu du.
Zazpi ministro sozialisten eta PPko hainbat buruzagi ohiren datu pertsonalak argitaratu ditu ultraeskuineko Telegram talde batek
Mezu horiek agertu diren Telegram taldeak 92.000 jarraitzaile baino gehiago ditu, eta Alvise Perezen jarduera politikoarekin lotutako argitalpenak zabaltzeko erabiltzen dute erabiltzaileek, baita Espainiako Gobernuari eraso egiteko edo mezu xenofoboak zabaltzeko ere.
Red Electricak zentralei egotzi die apirileko itzalaldiaren ardura: "Sorgailuek beren konpromisoak bete izan balituzte, ez zen itzalaldirik gertatuko"
Red Electricak, sistemaren operadoreak, erantzukizuna ez du bere gain hartu eta zentral sortzaileen aurka egin du, ez zituztelako bete kolapsoa saihesteko protokolo teknikoak. Gobernuak, bere aldetik, akats ugari egin zituela onartu egin du. Hala ere, operadorearen plangintza zalantzan jartzen du.
Amiantoaren biktimei kalte-ordaina jasotzeko aukera emango dien araudia onartu du Espainiako Gobernuak
Ministroen Kontseiluak Errege Dekretua onartu du, konpentsazio-funtsaren erregelamenduarekin, funtsa onartu eta bi urte eta erdira, nahiz eta zeregin horretarako epea hiru hilabetekoa izan. Gainera, gaur onartutako araua argitaratu eta hiru hilabetera sartuko da indarrean.