Feminismoa
PSOEk bere Kode Etikoa aldatuko du prostituzioa erabiltzen dutenak kanporatzeko
Pedro Sanchez bere alderdiko Berdintasun idazkariekin bildu da erreformari heltzeko. Kode Etiko berriak PSOE abolizionista dela azpimarratuko du, prostituzioa "emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpena" baita.
Aurten ere, sexu-erasoei aurre egiteko informazio gunea, jaiaren erdigunean: Gazteluko plaza
Uztailaren 5etik 14ra arte egongo da martxan, 11:30etik 15:00etara eta 18:00etatik gauerdira arte. Sexu-erasoaren aurrean informazio, sentsibilizazio eta prebentzio gunea da, baita entzute aktiborako eta erasoak salatzeko erreferentzia tokia.
Berdintasun ministroak prostituzioa debekatzeko lege proposamena eramango du irailean Ministroen Kontseilura
Ana Redondo ministroaren esanetan, "Espainiako gizartea eraldatuko duen legea izango da", eta "prostituzioa eta matxismoa desagerrarazteko bidean" lagunduko du.
Duela astebete bikotekideak Malagan hil zuen emakume gasteiztarra oroitu dute gaur elkarretaratze batean
Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, duela astebete Malagan gizon batek hil zuen 50 urteko emakumea bertakoa zen eta. Ariznabarra auzoko taberna batean egin zuen lan emakumeak duela hilabetera arte eta bertako auzokideek zein hainbat eragilek deitu dute hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea.
Malagan bizi zen duela hilabetetik bere bikotekidearekin eta han, gasolindegi batean atzean, hil zuen kolpeka gizonak.