Gaixotasunak
Tigre-eltxoek kutsatzen duten chikungunya gaitzaren kasu bat agertu da Lapurdin
Hendaian bizi den gizon bat da gaixoa. Azken 15 egunetan ez du bidaiatu eta, beraz, bertan kutsatu dela susmatzen dute. Ez dago larri. Hendaiako Udalak iragarri du desinfekzio lanak egingo dituela larunbat gauean. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kontrol neurriak areagotzeko eskatu die Bidasoaldeko udalei.
Osakidetzak profesionalek baliozkotutako edukiak dakartzan webgune bat prestatu du
Kontsultan bertan eduki jakin bat (ikastaroak, tailerrak, material multimedia...) agindu edo preskribatzeko aukera ematen die osasun arloko profesionalei, pazienteek eta familia zaintzaileek ezagutza zabaldu eta beren gaixotasuna hobeto kudea dezaten.
Borja Semperrek (PP) minbizia antzeman diotela iragarri du
Alderdi Popularreko bozeramaileak adierazi duenez, ohiko mediku-azterketa batean tumore bat atzeman diote, eta "tratamendu zorrotza" beharko du. Dena dela, "sendatuko" dela berretsi diote medikuek.
Mingain urdinaren foku aktibo bat atzeman dute Arrasaten
Hala ere, gizakiok ez dugu mingain urdinaz kutsatzeko arriskurik, ez animaliekin kontaktuan egonda, ezta haragia janda ere.
Covid iraunkorra eta zeliakia gaixotasun kronikoen zerrendan sartu dituzte
Espezialisten eta pazienteen iritzian, aurrerapausu handia izango da, bai gaixotasunaren tratamenduan, baita egunerokotasunean behar dituzten laguntzetan ere. Bi gaitz horiekin batera, polioaren ondorioak eta min kroniko ez-onkologikoa ere sartu dituzten zerrendan.
"Busti Zaitez" esklerosi anizkoitzaren gainean sentsibilizatzeko kanpainak 25 urte bete ditu
Esklerosi anizkoitza duten pertsonei elkartasuna adierazteko eta euren errehabilitazio-zentroetarako dirua biltzeko helburuz, ehunka pertsona "bustitu" dira Getxoko Ereaga hondartzan.
Euskadin, sexu bidezko infekzioen kopurua bikoiztu egin da azken urtean, eta GIB kasuen kopurua mantendu da
Eusko Jaurlaritzak gaur ezagutarazi duen Hiesaren eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Planaren 2024ko memoriaren arabera, iaz 5.305 klamidia, gonorrea eta sifilis kasu atzeman zituzten.
Amiantoaren biktimei kalte-ordaina jasotzeko aukera emango dien araudia onartu du Espainiako Gobernuak
Ministroen Kontseiluak Errege Dekretua onartu du, konpentsazio-funtsaren erregelamenduarekin, funtsa onartu eta bi urte eta erdira, nahiz eta zeregin horretarako epea hiru hilabetekoa izan. Gainera, gaur onartutako araua argitaratu eta hiru hilabetera sartuko da indarrean.
DBHko 4. mailako hiru ikaslek ezkabia harrapatu dute Basauriko Urbi institutuan
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek azaldu dutenez, ezkabia kasuak agertzea "ez da aparteko zerbait, noizean behin agerraldiak izaten baitira".