Gipuzkoako Foru Aldundia
2025/06/11 - 10:05
Gipuzkoako hezitzaile bat epaituko dute, Aiako zentro batean adingabe bati sexu-abusuak egitea egotzita
Gipuzkoako Fiskaltzak 11 urteko espetxe zigorra eskatu du Aiako adingabeen zentro batean lanean aritu zen hezitzaile baten aurka, tutoretzapeko neska bati sexu-abusuak egiteagatik eta ihes egiten laguntzeagatik.
2025/06/09 - 13:21
Gipuzkoan A-15 errepidea erabat itxiko dute asteazken gauean, tunelak egiteko lanak direla eta
Errepidea ekainaren 11ko 22:00etatik ekainaren 12ko 06:00etara itxiko da, eta Gorosmendi eta Oindolarreko tuneletako sistema guztien proba osoa egingo da.
2025/06/02 - 14:24
Gipuzkoako Aldundiak berdintasunean trebatuko ditu langileak, genero arrakala murrizteko helburuarekin
Hori da Berdintasunerako VI. Foru Planean agertzen den neurrietako bat, foru langileen % 70 berdintasunean trebatzea, berdintasunerako aurrekontua % 1,5 handitzearekin eta indizean 75 puntu lortzearekin batera.
2025/05/28 - 09:50
Albiste izango dira: EITB Focus, giza laguntza banaketa Gazan eta Bilbao Bizkaia Harro 2025
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/28 - 08:19
Foru aldundiak eta Jaurlaritza dira ondoen baloratzen diren erakundeak, 6,3 puntu lortuta
EAEko eta Nafarroako herritarrek foru aldundi eta gobernuen kudeaketa oso ontzat jo dituzte, eta nota altuena lortu dute Eusko Jaurlaritzarekin batera. Puntuazioa udalek jasotzen dutena baino hobea da, 6 puntu baitituzte.
2025/05/24 - 22:21
Zubietako erraustegiaren inguruko ikerketei "entzungor" egitea leporatu diote Gipuzkoako Aldundiari
Dozenaka lagun bildu dira larunbat eguerdian Donostiako Gipuzkoa plazan, Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako bilkuran. Salatu dutenez, Gipuzkoako Aldundiak kutsaduraren inguruko ikerketa esanguratsuen datuak ukatzen dituen bitartean "erraustegiak martxan eta kutsatzen jarraitzen du".
2025/05/22 - 00:08
Espetxera bidali dute Donostian adingabe bati sexu-erasoa egiteaz akusatutako gizonetako bat
Bi atxilotuek gaur arratsaldean deklaratu dute epaitegian, eta horietako bat Martuteneko espetxera bidaltzea erabaki du epaileak. Bestea, berriz, aske geratu da. Beste bi gizonek ere deklaratu dute ikertu gisa, eta, era berean, aske geratu dira.
2025/05/21 - 11:43
Bi gizon atxilotu dituzte Donostian adingabe bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Beste bi gizonezko ere ikerketapean daude, erasoarekin zerikusia dutelakoan. Biktima Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean dagoen adin txikikoa da.
2025/05/21 - 09:44
Albiste izango dira: Europa Ligako finala Bilbon, sexu erasoa Donostian eta Israelen kontrako presioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/12 - 16:18
Eskola-kirolaren urteko kuota 60 eurokoa izango da Gipuzkoan 2026-2027 ikasturtean
Kirol Departamentuko foru diputatuak multikirola programari buruzko azterlan bat aurkeztu du, eta iragarri du haren finantzaketari buruzko partaidetza-prozesu bat egin behar dutela. Gaur egun, kuotak eskualdearen araberakoak dira, eta bateratu egin nahi dituzte.
2025/05/12 - 14:13
Mendozak Espainiako Gobernuari eskatu dio Aralarko katen eta AHTari buruzko txostenak jakinarazteko
Eztabaidak atzean utzi eta azpiegitura lehenbailehen martxan jartzeko lanei ekitea ere galdegin du Gipuzkoako diputatu nagusiak.
2025/05/12 - 09:45
Albiste izango dira: Aste erabakigarria Ukrainako gerran, greba bertan behera Hezkuntzan eta Mubil Center
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/07 - 21:14
Euskadik fiskalitate bateratua izango du, Gipuzkoan erreforma onartu baitute
Lurralde horretan EAJk eta PSE-EEk ez dute gehiengo osorik, eta, beraz, ezinbestean Elkarrekin Podemosen babesa behar izan dute, urtarrilaren 1etik aurrera atzeraeraginez ezarriko diren aldaketa fiskalak aurrera ateratzeko.
2025/05/06 - 13:56
Jonan Fernandez EAJren aholkulari izendatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Urkullu lehendakari zela, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusi izan zen, eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza idazkaritzaren ardura ere izan zuen.
2025/05/06 - 10:17
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Kabiaren egoitzetako euskara eskakizunak baliogabe utzi zituen epaia
Auzitegiak ez du onartu Gipuzkoako Foru Aldundiak epai horren kontra aurkeztutako helegitea, eta argudiatu du egoitzetan lan egiteko 54 postuetatik 49tan B1 eta B2 mailak eskatzea aukera berdintasunaren eskubidea urratzea dela. Aldundiak helegitea aurkeztuko du.
2025/05/05 - 15:55
Udalerri tentsionatuei buruzko datuak ez zabaltzea leporatu dio Kaleratzeak Stop plataformak Aldundiari
Udalerri horietako alokairuen prezioa mugatzea eragozten ari direla salatu du plataformak. Gipuzkoako Foru Aldundiak akusazio horiek errefusatu ditu, esanez herri tentsionatuen datuak Eustaten esku daudela dagoeneko.
2025/04/27 - 15:51
Gipuzkoako larreak ireki dituzte
Larreen irekiera ofiziala egin du Gipuzkoako Aldundiak Berastegiko Gorosmendi gainean. Gipuzkoako 32 menditan zehar banatutako 10.455 hektarea inguru osatzen duten larreetara igoko dituzte 544 abeltzainek beren abereak.
2025/04/22 - 20:56
Auzitegi Nagusiak epaia berehala betetzeko agindu du, eta Multikirola ez da derrigorrezkoa izango Gipuzkoan
Horrela, gaurtik aurrera ez da derrigorrezkoa izango 13 urtetik beherakoek Gipuzkoako Aldundiak bultzatutako Multikirola programan parte hartzea kirol klub batean izena eman ahal izateko.
2025/04/13 - 20:16
'Bou Gipuzkoa' -ren erreplika batek frankismoaren aurka borrokatu zuten marinelak gogoratuko ditu Donostian
Bou Gipuzkoa arrantzontzia Matxitxakoko batailan borrokatu zen Gerra Zibilean. Erreplikak 2,70 metro luze eta 40 zentimetro zabal ditu, eta gaur inauguratu dute Donostiako portuan. Matxitxako Elkarteak, proiektuaren bultzatzaileak, Aranzadi eta erakundeen laguntza izan du.
2025/04/11 - 17:27
Bergara eta Maltzaga arteko AP-1 autobidea itxi egingo dute ostiral gauean Lesarriko tunela irekitzeko
Bidegik 23.822.890 euro inbertitu ditu azpiegitura berritzeko lanetan eta 24 hilabeteko iraupena izan dute. Larunbatean irekiko dute tunela.