Zubietako erraustegiaren inguruko ikerketei "entzungor" egitea leporatu diote Gipuzkoako Aldundiari
Zubietako erraustegiaren aurkako elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinaren aurrean, Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta. Helburu nagusi bat izan du gaurko mobilizazioak: Gipuzkoako Aldundiak erraustegiak eragiten duen kutsaduraz ohartarazten duten ikerketei "entzungor" egiten diela salatzea.
Dozenaka lagun batu dira 'Erraustegiak egunero kutsatzen gaitu. Erraustegia gelditu' lelopean egin den giza katera. Gipuzkoa plazan zehar, gainera, erraustegiaren eta, mugimenduaren ustez, hark sortzen duen kutsaduraren inguruko 40 informazio kartel baino gehiago jarri dituzte, jendeak irakur zitzan.
Kepa Olaiz mugimenduko bozeramaileak Euskadi Irratiari azaldu dionez, "erraustegiak martxan jarraitzen du, eta kutsatzen jarraitzen du, eta datuak ditugu bai BioDonostiak emandakoak bai eta Holandako enpresa independente batek ematen dituenak".
Herbehereetako enpresa independente hori Toxicowatch da. Horren arabera, Zubietako erraustegiak sortzen duen kutsaduraren datuak "kezkagarriak" dira. Olaizek salatu duenez, Gipuzkoako Aldundiak "ukatu egiten ditu eta zalantzan jartzen ditu enpresa horren datuak". Mugimenduaren ustez, ikerketa honi entzungor egitea larria da, enpresa horren eskamentua eta Europa mailan duen sona kontuan hartuta.
Horien hitzetan, Jose Igancio Asensio Gipuzkoako Jasangarritasun diputatuak "ez dio sinesgarritasunik ematen Toxicowatch-en datuei". Horren aurrean, eta ikerketek datu kezkagarriak ematen jarraitzen duten bitartean, Errausketaren Aurkako Mugimenduak elkarretaratzeak egiten jarraitzeko asmoa iragarri du.
Zure interesekoa izan daiteke
Olatu zuri gorriak Iruñea hartu du
Txupinazoarekin, lehertu da festa Iruñean eta ez du atsedenik hartuko datorren uztailaren 14ra arte. Urteroko ohiturei, gaur beste protagonista bat batu zaie: beroa. Festazaleek 40 graduko tenperaturekin abiatu dituzte 2026ko sanferminak.
Antzuola eta Urretxu artean piztutako baso-sutea kontrolpean dago
Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak aritu dira Antzuolan 13:45ak aldera deklaratutako sutea itzaltzen. Sugarrak ordu batzuk geroago kontrolatu dituzte.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.