Gipuzkoako Foru Aldundia
2030erako Turismo Plan Estrategikoak Gipuzkoaren eta lurraldean bizi diren pertsonen zaintza du ardatz
'Zatoz eta zaindu' goiburua duen planarekin, "bizikidetza osasuntsua" bultzatu da turismoaren esparruan, izan ere, BPGren % 8,4 dagokio sektoreari eta 40.000 familia baino gehiago enplegatzen ditu. Bost ardatz estrategikotan sostengatzen da Aldundiak diseinatutako plana.
Gure Zirkuak Abadia saria jaso du
Gure Zirkuak aurtengo Abadia saria jaso du gaur arratsaldean, Arrate gainean (Eibar) egindako ekitaldian, komunitate oso bati “elkarrekin euskaraz bizi eta sentitzeko plaza berritzailea” eskaintzeagatik. Eider Mendoza diputatu nagusiaren eskutik jaso dute Abadia sariaren oroigarria –Iñigo Aristegui Telloren Zazpi Petaloak eskultura– Gure Zirkuko kideek.
Gipuzkoako Foru Aldundiak lan-mahai bat aktibatuko du uholdeek eragindako kalteak baloratzeko
Eraso matxistarik gabeko jaiez gozatzeko gida, dekalogoa eta kartela aurkeztu dituzte erakundeek
Emakundek, aldundiek eta Eudelek gazteentzako kanpaina bat bultzatu dute aurten ere, jai-guneetan eraso matxistak identifikatu, horiei aurre egin eta errespetu eta segurtasun giroa sustatzeko. Kanpainaren leloa: "Errespetuz eraiki, beldur barik gozatu".