Zerga-bilketa % 9,6 igo da Euskadin 2025eko lehen seihilekoan
Hiru euskal ogasunek 11.173,7 milioi euro bildu zituzten uztailera arte, hau da, iazko aldi berean baino % 9,6 gehiago eta 983,9 milioi gehiago.
Hiru euskal ogasunek 11.173,7 milioi euro bildu zituzten 2025eko uztailera arte, hau da, iazko aldi berean baino % 9,6 gehiago eta 983,9 milioi gehiago.
Hazkundea handiagoa izan zen Gipuzkoan, zerga itunduek bildutako zenbatekoa % 16,3 igo baitzen; Araban % 10,6 eta Bizkaian % 6,6.
Uztailera arte bilketak bilakaera ona izan du, eta, horren ondorioz, lehen seihilekoan metatutako ehunekoa bi puntu txikiagoa izan zen ( % 8,8). Bizkaia hazi da gutxien. Bizkaia izan da, beti bezala, gehien bildu duen ogasuna, baina hazkunde txikiena izan duena. 6.618 milioi euro bildu dituzte, iazko aldi berean baino % 6,6 gehiago. Zuzeneko zergapetzearen ekarpena 3.562,5 milioi eurokoa izan da, iazko uztailarekin alderatuta % 4,6ko (+157,5 milioi) hazkundearekin.
PFEZa lanaren atxikipenen % 6,7ko hazkundeak bultzatuta eta ekitaldi honetako kanpaina amaitu ondoren, % 8,9 hazi zen guztira, eta Sozietateen gaineko Zerga, berriz, % 19,7 jaitsi zen, 2024ko zergaren kanpainan sartu beharreko autolikidazioen zenbatekoaren ondorioz.
Zeharkako zergei dagokienez, uztailera arte 2.420,6 milioi euro bildu ziren Bizkaian (2024an baino 134,4 milioi gehiago). Kudeaketa propioko BEZaren bilakaera positiboa eman zen (+%8,5), baina hidrokarburoengatiko tributazioa aurreko ekitaldiko mailaren antzekoa izan zen (+%0,5). Gipuzkoak % 16,3 egin zuen gora, Gipuzkoako Ogasunak 3.105,7 milioi euro bildu zituen uztailera arte, % 16,3 eta 434,5 milioi gehiago aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, 2024ko uztailean mutualistei egindako itzulketei aurre egin behar izan zitzaielako.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.