Gizarte zerbitzuak
Etxerik gabeko 1.500 lagunek baino gehiagok egiten dute lo egunero kalean Euskadin, 2022an baino bi aldiz gehiagok
Horietako 10etik 7 hiru hiriburuetan bizi dira. Gainera, beste 2.700 etxegabe daude, baina gaueko harrera-zentroetan edo aterpetxeetan lo egiten dute. Gehienak gizonezkoak dira, eta atzerritarrak 10etik 8tan. Erdiak dio dirua edo ondasunak lapurtu dizkiotela, 10etik 4k irainak edo mehatxuak jasan dituela, eta 10etik 3k fisikoki eraso egin dietela.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon, seme-alaba adingabeak abandonatzeagatik
Polizia Nazionalaren arabera, gurasoak Marokotik Espainiara joan ziren, alaba adingabearekin batera. Behin Espainian, bere kasa utzi zuten, bakarrik, autobus batean. Autobusak Granadatik Bilbora eraman zuen, neba adinez nagusia han bizi zen eta. Seme nagusia urte batzuk lehenago abandonatu zuten, antzera jokatuta.
Behera egin du gizarte-bazterketak Euskadin, baina gora egin du "hari batean" bizi direnen kopuruak
Foessa Fundazioaren (Caritas) azken txostenaren arabera, % 11,8ra arte murriztu da gizarte-bazterkeria Euskadin. Hala ere, nabarmen igo da integrazio prekarioan dagoen biztanleriaren segmentua, % 34,7ra iristen dena, eta murriztu egin da erabateko integrazioa duten etxekoen unitateen ehunekoa.
Etxerik gabeko pertsonen kopurua bikoiztu egin da EAEn, eta 1.500 baino gehiago ziren 2024an
Argitan, Atxurigorri, AZET edo Berri-otxoak bezalako eragile sozialek manifestazioa egin dute gaur Bilboko Udalaren aurrean kartoi artean lurrean etzanda, "etxebizitza duina" izatea eragozten duen administrazioen etxebizitza-politika gaitzesteko.
Bizkaiko Foru Aldundiaren LEP bat baliogabetu dute plaza gehienetan euskara eskatzeagatik
Epaile batek bertan behera utzi du deialdia, neurriz kanpokotzat jo baitu Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikari lanpostuetako 20tik 18tan eskatzen den euskararen hizkuntza-eskakizuna, zerbitzu horren erabiltzaile gehienak gaztelaniaz aritzen direlako.
Arana zentroak 200 plaza izango ditu gehienez, eta gasteiztarrekin partekatuko ditu instalazioak
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak iragarri duenez, Ministerioak Udalak proposatutako hainbat hobekuntza-neurri onartu ditu, eta, horri esker, "Arana zentroa hiriaren errealitatera eta beharretara egokitu ahal izango da, eta, aldi berean, errefuxiatuei arreta hobea ematen zaiela bermatuko da". Erabakia ez dute ondo hartu ez Sumarrek ez EH Bilduk. EAJk, bere aldetik, bereari eutsi dio, eta zentroaren eredua bera dela eta ez zaiola gustatzen berretsi du.
Segurtasun-botoiak jarri ditu Bizkaiko Aldundiak bere babespean dauden adingebeen pisuetan
Pobreziaren erradiografia Euskadin: Gora egin du arreta-zentroetan lo egiten duten pertsonen kopuruak
Euskadiko biztanleriaren % 15 inguru pobrezia-arriskuan edo gizarte-bazterketako egoeran dago. Hala ondorioztatu du Espainiako Estatistikako Erakundearen azken inkestak. Eustatek, bere aldetik, ziurtatu du egunero 4.000 pertsonak baino gehiagok egiten dutela lo Euskal Autonomia Erkidegoan zehar dauden gizarte-zentroetan. Zifra hori 2024. urteari dagokio, eta % 24ko igoera da 2022an egindako inkestarekin alderatuz gero.
"Bazkari solidario hauekin, gorputza eta arima elikatu nahi ditugu"
Bizkaiko 250 sukaldarik osatutako Bisubi Fundazioak 'Utopia Isila' ekimena jarri du abian. Hilean behin, egoera zaurgarrian dauden pertsonaz osatutako talde bat gonbidatuko dute esperientzia gastronomiko batera, jankide horien “gorputza eta arima” elikatzeko helburuarekin. Lagun Artean elkartea gonbidatu dute iraileko otordura.
“Isiltasunak hil zuen nire aita; suizidioa normalizatu behar dugu, gaiaz gehiago hitz egin behar dugu”
Iaz 171 pertsonak egin zuten euren buruaz beste EAEn; hau da, bi egunetik behin pertsona bat suizidatu zen. 2023ko datuekin alderatuta, 30 gehiago izan ziren iaz. Naturalak ez diren heriotzen artean, kopuruari dagokionez, suizidioa da lehen arrazoia, eta gehienak gizonezkoak dira: iaz Euskadin, 117 izan ziren; emakumeak, 54.
Datu guztien oinarrian hainbat istorio latz daude. Maitane Ruizen aitak bere buruaz beste egin zuen duela bi urte. Suizidioa ikusaraztearen, normalizatzearen eta horri buruz hitz egitearen garrantzia defendatu du.
Narratiba aldatzea eta gazteei entzutea: suizidioa prebenitzeko eta bizitzak salbatzeko gakoak
"Zaude! Hemen nago” suizidioa prebenitzeko kanpaina entzute aktiborako dei zuzena da, eta ThinkXSocial Navarran saritu dute.