Adingabeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bergaran, hiru urteko semea Ertzain-etxearen aurrean abandonatzeagatik

Zaintza-kameren bidez egoera ikusi zutenean, zenbait agente hurbildu eta ihes egiten saiatzen ari zen gizona geldiarazi zuten. Gizonak aitortu zuen, bere egoera pertsonala zela eta, ezin zuela haurraren ardura bere gain hartu, eta Zerbiztu Sozialen esku utzi beharra zuela.
Bergarako ertzain-etxearen irudia. Argazkia: EITB Media
Bergarako ertzain-etxearen irudia. Argazkia: EITB Media

Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu du larunbat arratsaldean Bergaran, 3 urteko semea, maleta batekin abandonatzeagatik, Ertzain-etxearen aurrean. 

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo, larunbata, arratsaldeko ordu biak aldera gertatu zen, Ertzaintzaren Bergarako ertzain-etxearen atarian. Zaintza-kameren bidez iksui zuten agenteek gizon batek nola uzten zuen haur txiki bat sarrerako atearen aurrean, maleta batekin.

Egoera ikusita, zenbait agente hurbildu eta ihes egin nahi zuen gizona geldiarazi zuten. Gizonak aitortu zuenez, bere egoera pertsonala zela eta, ezin zuen haurraren ardura bere gain hartu, eta Gizarte Zerbitzuak kargu egitea nahi zuen.

Adingabeak abandonatzea delitu izanik, atxilotu egin zuten gizona eta haurra Larrialdiko Gizarte Zerbitzuen esku utzi zuten, gaur egun atzerrian dagoen amarekin gaia konpondu bitartean.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaintzapean geratu da haurra. Gertatutakoa jakin bezain laster, foru larrialdietako zerbitzua aktibatu eta haurrak babesteko zerbitzuak kargu hartu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X