Gure Esku
Gure Eskuk "gehiengoaren borondatea ikuspegi alderdikoien gainetik jartzea" eskatu du eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du
Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak Bazkideen Batzarra egin du Gasteizen. "Eragile politiko eta sozialek ardura eta anbizioz jokatu behar dute une historiko honetan burujabetza osoaren bidean urrats sendoak egiteko", adierazi dute.
Gure Eskuk “HERRITU” aurkeztu du, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde agertzeko
Gure Eskuk “HERRITU” ekimena aurkeztu du gaur, euskal komunitatea sendotzeko eta zutabeak indartzeko helburua duen tresna gisa. Euskarri modura txartel fisiko edo birtuala izango du. Harpidetza egiten duenak Euskal Herria 7 herrialdek osatutako nazio bat dela, eta euskararen eta erabakitzeko eskubidearen aldeko atxikimendua adieraziko du. Durangoko azokan jarriko da martxan eta asmoa herriz herri zabaltzea da, 10 euroko harpidetzaren truke.
Palestinako genozidioaren aurkako eta euskal selekzioaren aldeko aldarriek bat egingo dute larunbatean Bilbon
Hainbat mobilizazio daude deituta, partidaren aurretik, eta hitzordua historikoa izatea aurreikusten da. Antolatzaileen arabera, "larunbatekoak oihartzun handia izango du nazioartean".
Egun osoko elkartasun eguna iragarri du Gernika-Palestinak
Herri ekimenak azaldu duenez, partidak "Euskal Herriak eta Palestinak aske izateko eskubidea dutela helaraziko dio munduari".
Burujabetza handiagoa eta herritarren eskubideen bermea aldarrikatu ditu Gure Eskuk
Plataformak gogorazi du gaur 92 urte bete direla autonomia estatutuari buruzko erreferendumetik, eta duela zortzi urte, Getxon, Gure Eskuk herri-galdeketa sustatu zuela.
Bilboko mobilizazioak burujabetzaren aldeko borondate sendoa islatu du, Gure Eskuren ustez
Estatus politikoari buruzko eztabaidan aurrera egiteko eskatu die Gure Eskuk alderdi politikoei "subiranotasun osoa" lortzeko
Mugimenduak azpimarratu du zazpi euskal lurraldeen burujabetza eta batasunerako bide praktikoak sartzearen garrantzia, Euskadiren estatus politikoari buruzko balizko edozein akordiotan.