Burujabetza handiagoa eta herritarren eskubideen bermea aldarrikatu ditu Gure Eskuk
Plataformak gogorazi du gaur 92 urte bete direla autonomia estatutuari buruzko erreferendumetik, eta duela zortzi urte, Getxon, Gure Eskuk herri-galdeketa sustatu zuela.
Gure Eskuk ekitaldia egin du asteazken honetan, Getxon. Argazkia: Gure Esku
Azaroaren 5a egun berezia da Gure Eskurentzat. Asteazken honetan Getxon egindako ekitaldian, plataformak gogorarazi du gaurko egunez 1933an egin zela autonomia estatutuari buruzko erreferenduma Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta duela zortzi urte, Getxon, Gure Eskuk sustatutako herri-galdeketa.
Efemeridea aprobetxatuz, plataformak ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Getxon, Euskal Herriari "burujabetza tresna gehiago" eman behar zaizkiola aldarrikatzeko eta subiranotasun horrek euskal herritar guztien eskubide guztiak bermatzeko balio behar duela azpimarratzeko.
Ekitaldian, Jose Antonio Agirre lehendakariaren belaunaldia gogora ekarri dute, Getxoko alkate ohia eta EAEko lehen Estatutuaren onarpenean giltzarri izan baitzen, eta dozenaka lagunek parte hartu dute. Horien artean izan dira Oier Errementeria Gure Eskuren izenean, Helena Franco Ibarzabal EHUko irakaslea eta Xabier Agirre Arizmendi, lehen lehendakariaren iloba. Bertan izan dira ere Iñaki Zarraoa alkate ohia, Arantza Itsasmendi abokatua, Imanol Goirigolzarri EAJko kidea, Paul Laka Sorturen Bizkaiko arduraduna eta tokiko EH Bilduko hainbat zinegotzi, besteak beste.
Bere hitzartzean, Agirreren belaunaldiak utzitako ondarea azpimarratu du Gure Eskuren bozeramaileak: "Herria eta herritarren eskubideak jarri zituzten haien interesen gainetik. Eta haiengandik hiru ideia nagusi jaso ditugu: duintasuna, gorrotoaren arbuioa eta itxaropena".
Gaur, Jose Antonio Agirre lehendakariaren belaunaldiaren lana balioan jarri nahi dugu: pertsona haiek herria eta herritarren eskubideak jarri zituzten haien interesen gainetik"
Oier Errementeria
"Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da"
"Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da. Erabakitzen hasteko garaia da", esan du Helena Franco EHUko irakasleak, eta subiranotasun handiagoa behar dela hausnartu du. Gogoratu duenez, "Euskal Herria zazpi lurraldez osatutako nazioa da", eta historian zehar bere burua gobernatzeko hainbat bide bilatu eta garatu dituela. Horregatik, bere ustez, herrialdeak "erabakitzeko ahalmen handiagoa" behar du, “euskal herritar ororentzat bizimodu duin bat bermatuta”.
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da. Erabakitzen hasteko garaia da. Erabaki horien gainean geroa eraikitzen hasteko garaia da"
Helena Franco
Francok azpimarratu du Ipar Euskal Herria, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa autogobernuan aurrera egiteko dinamika ezberdinetan murgilduta daudela, eta beste pauso bat ematea eskatu du: "Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da. Jar dezagun herria, jar ditzagun herritarrak, norberaren interesen gainetik eta aukera aprobetxa dezagun. Helburu argi batekin: burujabetza handiagoa, Euskal Herri kohesionatuagoa eta, finean, herri libre baten eraikuntza".
Subiranotasuna eta eskubideak
1993ko erreferendumean emakumeek lehen aldiz bozkatu ahal izan zutela gogoratu dute, eta Gure Eskuk aukera baliatu du subiranotasuna eta autogobernua herritarren eskubideekin lotzeko.
Jose Antonio Agirre Estatutuaren bultzatzaileetako bat izan zen, eta ilobak, Xabier Agirrek, itxaropenerako deia egin du egungo testuinguruaren aurrean, autogobernua eta subiranotasuna jendeari bizitza duina bermatzeko funtsezko tresnak direla ziurtatuz. "Ziur gaude horretaz".
Agirrek gogora ekarri du, gainera, osabaren gogoeta bat, 1949an idatzitakoa: "Ez da ulertzen Europa hau bakean, eta bere ordena propioarekin, gizakiak eta herriak bertan preso baldin badaude". Horrez gain, konpromiso partekatua berretsi du: "Geure aniztasunetik eta geure eguneroko lanaz, herritar librez osaturiko herri librea eraikiko dugu".
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".