Palestinako genozidioaren aurkako eta euskal selekzioaren aldeko aldarriek bat egingo dute larunbatean Bilbon
Hainbat mobilizazio daude deituta, partidaren aurretik, eta hitzordua historikoa izatea aurreikusten da. Antolatzaileen arabera, "larunbatekoak oihartzun handia izango du nazioartean".
Bilboko San Mames estadioak hartuko duen Euskal Selekzioa-Palestina lagunarteko partidarako lau egun falta direnean, hainbat alderdi eta elkartek dei egin dute kirol hitzordua Palestinaren eta euskal selekzioaren aldeko aldarrikapen bihurtzeko.
Euskal Selekzioak etxean inoiz bildu dituen ikusle gehien espero dira Palestinaren aurkako neurketan: 50.000 sarrera saldu dituzte, hiru astean. Iker Goñi Euskal Futbol Federazioaren presidenteak esan du "historikoa" izango dela larunbatean biziko dena, eta herritarrei dei egin die "aldarrikapena" eta "festa" uztar ditzatela, jai-giroan, eta lasaitasunez.
"Hori da nazioarteko komunitateak gugandik espero duena. Larunbatean gertatuko denak oihartzun handia izango du", erantsi du.
EAJ eta EH Bildu
Alderdi abertzaleek ere bat egin dute aldarrikapen bikoitzarekin. EAJk, bere aldetik, adierazi du kirol-ekitalditik harago, euskal selekzioa aldarrikatzeko, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta bake iraunkorra eskatzeko eguna izango dela.
Jeltzaleen izenean, San Mamesen izango dira, besteak beste, Aitor Esteban EBBren presidentea, Iñigo Ansola BBBren burua eta Andoni Busquet burukidea, alderdiko 200 gazte baino gehiago bertan izango direla.
Ildo beretik, EH Bilduk ere Bilboko kaleak "modu masiboan eta aldarrikatzailean betetzeko deia" egin du. "Euskal Herria erreferente izango da, berriz ere, Palestinarekiko elkartasunean. Herri ukatutik herri ukatura. Herri zapaldutik herri zapaldura", esan du Arkaitz Rodriguez EH Bilduko Ekintza Politikoko idazkariak.
San Mames atarian, agerraldia egin du Rodriguezek, Diana Urrea legebiltzarkideak, Garazi Perea eta Jabotxa Fernandez Bilboko Udaleko zinegotziek eta Irati Jimenez Nafarroako Foru Parlamentuko parlamentariak lagunduta.
"Euskal Herria nazio bat da, Palestina bezalaxe, eta eskubide osoa du selekzio ofizialak izateko, eta etorkizun librea eta demokratikoki erabakitzeko aukera izateko", esan du koalizioko Ekintza Politikoko arduradunak. Bere hitzetan, "elkartasuna ekintzetan" oinarritzen dela erakutsiko du euskal gizarteak larunbatean, eta "harro sentiaraziko gaitu". "Inoiz baino beharrezkoagoa da genozidioa salatzen, mobilizatzen eta palestinarren eskubideak defendatzen segitzea. Ez baita ezer amaitu", erantsi du.
Mobilizazioak
Hainbat mobilizazio daude deituta larunbaterako. Horien artean, nagusienak, bi manifestazio. Bata, 17:30ean abiatuko da Arriaga Plazatik, Gernika-Palestina, Gu ere bai eta Gure Esku herri-plataformek deituta, "Herri libreak. Euskal Herria, Palestina. Genozidioa stop!" goiburupean. EH Bilduk deialdi horrekin egin du bat.
Ordubete geroago, 18:30ean, Areatzatik beste manifestazio bat aterako da, Palestinarekin Elkartasuna taldeak eta Athleticen jarraitzaileek deituta (Iñigo Cabacas Herri Harmaila, Bultzada, Indar Gorri eta Iraultza, besteak beste).
Eguerdian, bestalde, 13:00ean, Arriaga plazan ekitaldi bat egingo da, euskal kirolari ezagunen parte-hartzearekin, Palestinari elkartasuna adierazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.