MOBILIZAZIOAREN BALORAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko mobilizazioak burujabetzaren aldeko borondate sendoa islatu du, Gure Eskuren ustez

Gure Eskuko bozeramaileek larunbatean Bilbon egin zen mobilizazioaren balorazioa egin dute, eta euskal herritarren burujabetza-beharrak eta nahiak nabarmendu dituzte. Indar politiko eta sozial guztiei herri ikuspegiz eta anbizioz jarduteko eskatu diete.
Gure Eskuko bozeramaileak. Argazkia: Gure Esku

Joan den larunbatean Bilbon egindako "Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki" mobilizazioaren balorazioa egin du gaur Donostian Gure Eskuk. Josu Etxaburu  bozeramaileak azaldu duenez, "euskal jendarteak borondate argia erakutsi du: urratsak egin nahi ditu burujabetza osoaren bidean, erabakitze eskubidearen aplikazioaren bidez".

Mobilizazioan hiru alderdi nabarmendu dituzte: parte-hartzaile kopuru handia, aniztasuna eta, bereziki, gazteen presentzia. "Euskal jendarteak nahi eta behar du burujabetza, eta hori argi gelditu zen larunbatean", adierazi du Etxaburuk.

Iragarkia
18:00 - 20:00

June Romatet Gure Eskuko kideak burujabetzaren beharra hainbat adibiderekin azaldu du: bizi-baldintzak hobetzea, etorkizuneko erronkei aurre egitea (klima larrialdia, adimen artifiziala eta migrazioak), eta euskara eta euskal kultura babestu eta biziberritzea. "Burujabetza hemen hartu behar diren erabakiekin lotuta dago, eta euskal jendarteak hori nahi duela ikusi dugu", azpimarratu du.

Etxaburuk, halaber, nabarmendu du indar politiko eta eragile sozial guztiek herri ikuspegiz eta anbizioz jarduteko ardura dutela: "Euskal herritar gehienak ordezkatzen dituzten erabaki eta adostasunak lortzeko eta gauzatzen hasteko unea da. Herri ikuspegia eta anbizioa ezinbestekoak dira, eta ahalegina egitea gure ardura da".

Gure Eskuk dei zuzena egin die indar politiko eta sozial guztiei: "Bilbon euskal jendarteak mezu argia helarazi zuen. Orain, ardura horri erantzuteko unea da".

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X