Iparralde
2025/05/23 - 10:44
Udaberriko eguraldi eguzkitsua nagusituko da asteburuan
Tenperatura maximoak 18-22 graduren bueltan kokatuko dira. Hala ere, ipar edo ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, eta ez da bero sentsaziorik izango. Halaber, baliteke igande arratsaldean zaparradaren bat botatzea.
2025/05/18 - 18:23
Euskaraldiaren kariaz, 46 herri batzorde osatu dira Ipar Euskal Herrian hamaika egunez ekitaldiak antolatzeko
Orotara, 315 taberna eta denda batu dira euskararen aldeko ariketa masibora.
2025/05/17 - 21:49
Lagun bat zauritu dute tiroz Baionako Balishon auzoan
Apirilean beste pertsona bat zauritu zuten tiro eginda auzo berean. Zauritua arriskutik kanpo dago, eta Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Bestalde, Baionako auzapezak bilera zabal bat deitu du asteazkenerako, auzo horretako segurtasunaz jarduteko.
2025/05/16 - 11:34
Eguraldi egonkor eta eguzkitsua nagusituko da asteburuan
Eguzkia jaun eta jabe izango da zeruan ordu gehienetan. Hala ere, igande arratsaldean litekeena da bero-hodeiak garatu eta zenbait tokitan zaparrada trumoitsuren bat botatzea.
2025/05/15 - 21:42
Euskaraldiaren laugarren edizioa abian da, 'belarriprest' edo 'ahobizi' txapak janzteko unea
Hala, 11 egunez, maiatzaren 25era arte, hainbat jarduera eta ariketa soziala aldi berean aurrera eramango dira, hizkuntza-ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko saiakera berri batean. Irekiera ekitaldi nagusia Getxon (Bizkaia) egin dute.
2025/05/11 - 20:34
Manifestazioa deitu du Seaskak maiatzaren 23rako Baionan, agintariei sostengu irmoa eskatzeko
Espero baino eguraldi hobearekin, egun osoko festa ederra ospatu dute Senpereko laku ingurura gerturatu diren milaka euskaltzalek. Seaskak eskerrak eman dizkie guztiei, eta ekarpenak egiteko bideak zabaldu dituzte bertaratu ezin izan diren baina ekarpen ekonomikoa egin nahi dutenentzat.
2025/05/11 - 15:35
Giro ezin hobea Senperen, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaian
Milaka euskaltzale "Elgarrekin" lelopean ospatzen ari dira Herri Urrats jaia. Haurrentzako ekitaldiak eta musika izango dira egun osoan. Besteak beste, Olatz Salvador, Dupla, Ezpalak eta Süne igoko dira oholtza gainera.
2025/05/11 - 14:43
Eguraldi nahasia nagusituko da datorren astean
Euria, ekaitza eta tenperatura jaitsiera espero dira lehenengo egunetarako, nahiz eta astebururako eguraldi hobea egingo duela dirudien.
2025/05/08 - 20:43
Ipar Euskal Herrian gogoan dituzte Bigarren Mundu Gerrako dozenaka biktima euskal herritarrak
Gaur 80 urte bete dira Bigarren Mundu Gerra amaitu zela Europan, eta ipar Euskal Herrian ekitaldi ugari antolatu dira mugarri historiko hori gogoratzeko.
2025/05/05 - 12:22
Udazkeneko giroa izango dugu asteari ekiteko, baina asteazkenerako eguzkia bueltan espero da
Fronte baten eraginpean izango gara datozen orduetan, eta euria eta tenperatura beherakada izango dira aldaketa nabarmenenak. Dena dela, aste erdian egonkortzera egingo duela iragarri du Euskalmetek.
2025/05/05 - 00:58
Berealdiko ekaitza barnealdean
Metro koadroko 48 litro pilatu dira Zizur Nagusian, 34,4 Aixolan 32,5 litro Ilarduian, 23 Luzaiden eta 21,1 Oñatin. Iruñean ere gogoz bota du euria; izan ere, 10 minutuan 13 litro pilatu dira.
2025/05/02 - 15:49
Ia Euskal Herri osoa abisupean, euriagatik
Ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pilatu daitezke. Zaparrada trumoitsuak espero dira, eta txingorra ere egin dezake. Arratsaldeak aurrera egin ahala, atertuz joango da eta larunbata argiagoa izango da, tenperatura atseginekin.
2025/05/01 - 16:50
Kapitalismoaren aurrean eskubide sozialak defendatzea ezinbestekotzat jo dute Baionako manifestazioan
Horren harian, errenta duinak aldarrikatu eta gizonek eta emakumeek pareko soldatak izateko eskatu dute Baionan CFDT, CGT, FSU, LAB, USL eta Solidaires sindikatuek deitutako manifestazio bateratuan. Hendaian eta Maulen ere egin dituzte aldarrikapenak.
2025/05/01 - 16:17
Manifestazio jendetsuak Euskal Herri osoan Maiatzaren 1ean
Sindikatuek aldarrikapenez bete dituzte Euskal Herriko kaleak Maiatzaren Lehenean. ELAk eta LABek, deialdi bereizietan; CCOO eta UGT, aldiz, batera mobilizatu dira.
2025/05/01 - 07:00
ELAk eta LABek "soldatak hemen erabakitzea" eskatuko dute gaur, eta CCOOk eta UGTk "eskubideak babestea"
Sindikatuek Euskal Herriko kaleak aldarrikapenez beteko dituzte Maiatzaren Lehenean, ELAren eta LABen kasuan, deialdi bereizietan; CCOO eta UGT, aldiz, batera mobilizatuko dira.
2025/04/29 - 19:36
Hernaniko azpiestazioa, erabakigarria itzalaldia gainditu eta normaltasunera itzultzeko
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azpimarratu du azpiestazio horretatik sartzen dela Frantziako sistema elektrikotik datorren argindarra. "Astelehenean gertatutakoak nazioarteko konexioen garrantzia erakusten du", ziurtatu du Zupiriak.
2025/04/28 - 09:14
Gorde zirak eta aterkiak, eguzkia dator eta
Eguraldi eguzkitsua nagusituko da asteon, eta tenperaturak gora egingo du. Hala eutsiko dio asteburura arte, gutxienez.
2025/04/24 - 22:02
Gustu guztietarako egitaraua aurkeztu du Herri Urrats jaiak
Maiatzaren 11an egingo da aurten Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia, ohikoa denez, Senpereko aintziraren inguruan. Haurrentzako ekitaldiak eta musika izango dira egun osoan. Besteak beste, Olatz Salvador, Dupla, Ezpalak edota Süne igoko dira oholtza gainera.
2025/04/22 - 20:00
AP-8 autobidean auto-ilara luzeak daude mugan, kamioi asko pilatu direlako
Era berean, AP-8 autobidean autoak pilatu dira, lanen ondorioz, 61. kilometroan, Mendaro parean, Irunerako noranzkoan.
2025/04/20 - 17:18
EH Baik Donibane Garazin ospatu du Aberri Eguna
Ipar Euskal Herriko Mugimendu abertzalea osatzen duten eragile, sektore eta herritarrek indarrak batuta eta norabide berean aritu behar dutela nabarmendu dute, ezinbestekoa delako haien hitzetan proiektu eraldatzaile, euskaltzale eta abertzalea zabaltzeko.