Iruñeko Udala
Villavesetako langileek greba mugagabea hasi dute sanferminen atarian
Lehen greba egunaren jarraipena erabatekoa izaten ari da eta gutxieneko zerbitzuak ere betetzen ari dira. Atzo egindako bozketan, langile gehienek grebari eustea babestu zuten, TCC enpresak mahai gainean jarritako azken proposamena atzera botata. Sindikatuak negoziatzen jarraitzeko prest agertu dira, baina enpresak esana du lanuztea martxan dagoen bitartean ez dela hitz egitera eseriko.
Egun erabakigarria villavesen gatazkan: TCC enpresaren azken proposamena bozkatzen ari dira langileak
Bozketa goizean hasi da, eta gauerdia igarota amaituko da, azken txandakoek bozkatzen dutenean. Orduan jakingo da grebari eutsiko dioten ala ez.
Irainik edo gatazkarik gabeko sanferminen aldeko konpromisoa agertu du Iruñeko Udalak
Udalak 'Sanferminetako Dekalogoa' argitaratu du, jaiak arduraz eta errespetuz gozatzeko aholkuak biltzen dituena. Gainera, dagoeneko prest dago 2.700 agentek baino gehiagok osatuko duten segurtasun dispositiboa, jaiak "soilik dibertigarriak izan daitezen".
Lasterketan hildako 16 pertsonen izenak jarri dituzte Iruñeko Entzierroaren Monumentuan
Joseba Asiron Iruñeko alkateak, Udalbatzako kideek eta Udaltzaingoko eta Gurutze Gorriko hainbat ordezkarik parte hartu dute plakaren inaugurazioan.
Hildakoen izen-abizenen ondoan, ezbeharra gertatu zen urtea irakurri daiteke.