Loteria
2014/12/30 - 12:44
Erregetako loteriaren sari nagusia 23 aldiz egokitu da Euskadin
Batez beste, 20,51 euro gastatuko dituzte aurten EAEko herritarrek Haurraren loterian. Estatu mailan, hirugarren gasturik handiena izango da.
2014/12/23 - 08:37
Sariak ezin izan ziren atzo kobratu, arazo teknikoengatik
2.500 eurotik beherako sariak atzo arratsaldeko 18:00etatik aurrera kobratu ahal izango zirela iragarrita egon arren, ez zen posible izan.
2014/12/22 - 18:27
Athleticen lagunarte batek milioi bat baino gehiago banatu du Segovian
Dezimoak Segoviako 10 zenbakiko saltokiak saldu ditu eta, guztira, 1.020.000 euro banatu ditu zenbaki horren bidez.
2014/12/22 - 14:59
Gabonetako Loteriak ez ditu patrikak bete Euskal Herrian
Guztira, 22 herritan sariren bat jausi den arren, diru gutxi banatu dute. Gabonetako Loteriak gastatutakoaren % 6,64 itzuli die euskal herritarrei.
2014/12/22 - 14:19
Hirugarren saria, 07.637 zenbakiduna, Hospitaleten saldu da osorik
Dezimo bakoitzeko 50.000 euroko saria banatuko du zenbaki horrek.
2014/12/22 - 14:00
13.437, Gabonetako Loteriaren sari nagusia
Madrilen, Coruñan, Murtzian eta Lugon tokatu da, besteak beste. Zozketa amaitzear zela, 13:00etan atera da saria.
2014/12/22 - 13:29
Bigarren sariaren zati bat (92.845) Euskal Herrian egokitu da
Iruñean, Langraiz Okan, Gasteizen, Urretxun, Donostian, Urduñan eta Zornotzan saldu dute, besteak beste. Serieko 1.250.000 euro banatuko ditu.
2014/12/22 - 11:30
Laugarren sarietako batek (07.617) zori ona ekarri du Euskal Herrira
16 euskal udalerritan jausi da: Bilbon, Barakaldon, Donostian, Tuteran, Gasteizen, Zarautzen eta Iruñean, besteak beste. Beste laugarren saria, 67.009, Nafarroako San Adrian herrian saldu dute.
2014/12/22 - 11:18
Bosgarren sarietako bi Gasteizen, Iruñean eta Bilbon egokitu dira
60.090 zenbakia Bizkaiko eta Nafarroako hiriburuetan saldu dute eta 74.012aren zati bat, Gasteizen.
2014/01/18 - 15:25
ONCEren 'Cuponazo' zozketak 9 milioi euro utzi ditu Iurretan
Maspe kaleko Repsol gasolindegian erosi zuen kupoia irabazleak, eta bost zenbakiekin eta seriearekin egin du bat sariak.
2014/01/06 - 15:36
Erregeetako Loteria ez da batere eskuzabala izan Euskal Herriarekin
2. sariaren (69.362) zati bat Bizkaian saldu dute, Barakaldon, Bilbon eta Durangon, zehatz esateko. 3. sariaren (8.347) beste bat, Nafarroan, Tutera herrian.
2014/01/06 - 15:27
Lehen saria Lugora joan da, Monforte de Lemos herrira
Monforte de Lemos herrian bertan saldu da osorik 76254 zenbakia. Baita, 40 milioi euroko sari berezia ere. Bizilagunak pozarren ikusi ditugu.
2014/01/05 - 15:30
Erregeetako Loteriak 40 milioiko sari berezia banatuko du aurten
Hala ere, Gabonetako Loteriarekin alderatuta, sariak txikiagoak dira. Hori dela eta, euskaldunok batez beste 20 euro baino ez gastatu ditugu.
2013/12/23 - 15:34
Oso banatua dago Nafarroan loteriak utzitako saria
Nafarroan bosgarren sari bat tokatu da. 3 milioi euro eta erdi. Topikoa dirudien arren, oso-oso banatuta egon da.
2013/12/23 - 15:28
Loteria gehiago erosi eta dezimoak kobratzeko eguna Bizkaian
Bizkaian, bi milioi eta erdi euro tokatu dira. Bilbon 3 administraziok milioi bat euro banatu dute. Mugimendu eta ilara handiko eguna izaten ari da saltoki horietan.
2013/12/23 - 15:24
Ezohiko astelehena bizi dute Arrasaten
Biharamun gozoa dute askok eta askok loteria sari nagusia eraman ostean. 180 milioi euro orotara.
2013/12/22 - 16:43
Zortea lagun, EAEn eta Nafarroan
Gipuzkoak izan du zorte handiena, alde nabarmenarekin, Arrasaten sari potoloaren 180 milioi banatu baitituzte. Nafarroan bosgarren sariaren dezimo ugari saldu dituzte, 3.660.000 euro saritan.
2013/12/22 - 16:06
Sari potoloaren dezimo bat erosi zuen Urretxuko familia batek Madrilen
Pozak eztanda egin du familia honen etxean. Zorteak Leganesetik Urretxura bidaiatu du, eta diru-zaparrada utzi du etxe hartan.
2013/12/22 - 15:55
Non inbertitu Loteria Zozketan egokitu zaigun dirua?
Gabonetako Loteriak ez du inor gehiegi aberasten, baina diruari ahalik eta etekin gehien nola atera izan ohi da irabazleen kezka nagusia.
2013/12/22 - 15:54
79.712: bigarren saria Tenerifen saldu da oso-osorik
Guztira, 200 milioi euro banatu dituzte, eta gehienak hango herritarrek erosi badute ere, zenbakia begiratzea komeni zaigu, turista ugari bertatik igarotzen direlako.