Gabonetako Loteriak ez ditu patrikak bete Euskal Herrian
2014ko Gabonetako Loteriaren zozketa eskuzabala izan da Euskal Herrian, sari kopuruari dagokionez, baina diru gutxi banatu du; izan ere, euskal herritarrek 11.290.000 euro jaso dituzte saritan, baina 170 milioi jokatu dituzte, beraz, % 6,64 inguru bueltatu dio Estatuaren erakundeak euskal lurraldeari.
EAEn 10,4 milioi euro jaso dira, hori dela eta, gastatutako 139 milioi euroetatik % 7,5 soilik jaso dira bueltan.
Nahiz eta bigarren sariko dezimo batzuk, laugarren sari bateko kopuru dexente eta bosgarren sari batzuetako txartel gutxi batzuk bertan erosi diren, zozketa ez da eskuzabala izan. Batez beste 63,3 euro inbertitu dira loterian, iaz baino % 3,8 gehiago.
Bigarren saria, 125.000 euro dezimoko, EAEko hiru lurraldeetan jausi da, baina ez du dirutzarik utzi. Horri Gasteizen erositako bosgarren sari bateko dezimoren bat gehitu behar zaio, eta Bilbon erositako beste bosgarren baten txartela.
Halaber, sari nagusiek 890.000 euro baino ez dute utzi Nafarroan, Foru Erkidegoko saltokietan saldutako 30 milioi baino gehiagoetatik.
Erabateko arrakastatik gertuenen izan den bulegoa, Nafarroako hiriburuko Zaragoza etorbideko 13 zenbakiaren parean dagoena izan da. Bigarren sariko lau dezimo saldu ditu, 92.845 zenbakidunak, eta 500.000 euro banatu.
Zenbaki horrek saria utzi du, aipatutakoez gain, Mendabian eta Tuteran. Tuterako saltokiak, gainera, 07.617 zenbakiko beste bi dezimo ere saldu zituen, laugarren sarikoak.
Laugarren sari horretako beste dezimo bat Iruñeko Eroski merkataritza zentroko saltolkiak zabaldu du. Bulego horretako ordenagailuak aukeratu zuen automatikoki zenbaki sariduna.
67.009 beste laugarren sarietako bat San Adrianen saldua izan da, Pelayo Sola kalean dagoen saltokian, hain zuzen, baina dezimo bakarra.
Bosgarren sari batek, 60.009ak, 60.000 euro utzi ditu hiriburu nafarrean San Nicolas kalean dagoen saltokiak, Iruñeako loteria administraziorik zaharrena, serie bat salduta.
Herriz herri
Zehatz-mehatz, lurraldeka, Bizkaian, honako herriotan saldu dira dezimo saridunak: Bilbo (2.a, 4.a eta 5.a), Urduña (2.a), Zornotza (2.), Ondarroa (2.a), Abanto Zierbena (4.a), Portugalete (4.a), Barakaldo (4.a), Sestao (4.a), Gernika (4.a), Ortuella (4.a) eta Sondika (4.a).
Halaber, Gipuzkoan, Donostian (2.a eta 4.a), Urretxun (2.a), Oiartzunen (4.a), Zarautzen (4.a), Bergaran (4.a) eta Irunen (4.a) egokitu da sariren bat.
Araban, Langraiz Okan (2. saria) eta Gasteizen (2., 4.a eta 5.a) izan dira zorionekoak.
Azkenik, Nafarroan, Tuteran (2.a eta 4.a), Iruñean (2.a, 4.a, 5.a) eta San Adrianen (4.a) poza eta zoriona izan dira nagusi.
Euskal Herrian 32 aldiz egokitu da sari potoloa; azkenekoz, iaz. Orduan, 62.246 zenbakiak 180 milioi euro banatu zituen Arrasaten, herria Fagorren krisian buru eta belarri sartuta zegoenean, alegia. 5eko amaiera da dirua atzera gehien itzultzen duen zenbakia (32 aldiz) eta gutxien ematen duena, berriz, 1 amaiera (8 aldiz).
Zure interesekoa izan daiteke
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu zen sutea
20:30 aldera piztu zen sutea San Isidro auzoko pampa baso batean, Aiartza mendian; eta gauean lanean arituta, 05:30 alderako itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan, ezta etxebizitzetan ere, baina inguruko baserrietan bizi diren bi pertsona etxetik atera zituzten badaezpada ere.
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.