Psoe
Liskarra Kongresuan, Monterori gezurti deitu ostean: "PPko diputatuak, jabetzen al zarete zer irudi helarazten diezuen herritarrei?”
Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak tentsio handiko unea bizi izan du asteazken honetan, Maria Jesus Monterok hitz egin ostean, PPren diputatu batek "gezurti "deitu baitio.
Gertakariaren ondorioz, Kongresuko presidenteak saioa eten behar izan du une batez, eta parlamentari popularrei jarrera aldatzeko galdegin die.
UCOren arabera, Cerdanek Servinabarren % 45 erosi zuen 6.000 euroren truke
Salerosketa kontratua 2016ko ekainaren 1ekoa da, eta Antxon Alonsok zituen 3.000 partaidetzetatik 1.350 erosi zituen Santos Cerdanek, bakoitzak euro bateko balioarekin. Guardia Zibilaren UCOk gaur bidali dio agiria Gorenari.
PSOE eta bere bazkideek onartu egin dute 78ko sanferminetako gertakariak desklasifikatzeko EH Bilduk egindako eskaera
PPk eta Voxek PSOEri leporatu diote EH Bildu "zuritzeko" operazioa egitea. Ekimenaren bozketa ostegunean egingo da.
Cerdanek Gorenari eskatu dio datorren astelehenean egingo duen adierazpena zuzenean emititzea
Benet Salellas abokatuak argudiatu du beharrezkoa dela agerraldia jendaurrean emititzea ahabildetzea, kasuaren garrantzia eta Cerdanek jasaten duen epaiketa paraleloa kontuan hartuta.
PSOEko goi-kargudun ohiek kargua utzi eta kongresu bat egin dezala eskatu diote Sanchezi; tartean, Nicolas Redondok eta Javier Rojok
Sinatzaileen artean Rafael Vera eta Jose Barrionuevo daude ere. Eskutitzean ustelkeria kasuak aipatzen dituzte, baita "Konstituzioa aldatzen ibiltzea" dakarten "gobernu-praktikak" egitea ere.
Pedro Sanchezek bi agerraldi egingo ditu Kongresuan uztailaren 9an; bat, ustelkeriari buruzkoa
Hasieran, hainbat gari buruzko agerraldia egitea proposatu zuen, baina Gobernua sostengatzen duten aldierdiek 'Koldo-Cerdan auzia'ren inguruko saio monografikoa egin zezan eskatzen zioten. Azkenean, onartu egin du.
Bolaños ikertzea proposatu dio Gorenari Peinado epaileak, dirua bidegabe erabiltzeagatik eta lekukotza faltsuagatik
Azalpen arrazoitua igorri du magistratuak Auzitegi Gorenera, Presidentzia eta Justizia ministroa ikertzea eskatuz.
Gastu militarrera % 2,1 bideratuko duela berretsiko du Sanchezek NATOren goi-bileran, presioak presio
Aliantza Atlantikoa osatzen duten 32 herrialdeetako ordezkariak Hagan elkartuko dira gaur eta bihar. Orotora, 45 estatuburu eta gobernuburu espero dira. Bigarren aldiz AEBko presidente kargua hartu zuenetik, lehen aldiz joango da Trump goi-bilerara.
Epaileak baztertu egin du Abalos eta Koldo Garcia espetxera bidaltzea, eta kautelazko neurriei eutsi die
Hortaz, magistratuak ez du onartu Alderdi Popularra buru duen akusazioak eskatutako behin-behineko kartzelaldia. Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiak adierazi du zabaldu diren grabaketetan ez duela bere ahotsa ezagutzen. Are gehiago, grabaketak ez ote dituzten manipulatu susmoa azaldu du. Koldo Garciak, berriz, ez deklaratzea erabaki du.
Albiste izango da: AEBen erasoa Iranen, Cerdan kasua eta San Joan bezpera
Patxi Lopez kritiko azaldu da Cerdan, Abalos eta Koldoren ustezko ustelkeria kasuaren ikerketaren geldotasunarekin
Patxi Lopez Kongresuko PSOEren bozeramaileak esan du sozialisten egungo egoera oso zaila dela, Cerdan, Abalos eta Koldoren ustezko ustelkeria sarea argitzeko ikerketaren zain. Egia osoa behingoz jakin nahi dutela adierazi du, modu egokian erreakzionatu ahal izateko.
Gorenak Cerdanen banku-kontuetan eta posta elektronikoan jarri du orain arreta
Hain zuzen ere, Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboa (UCO) PSOEren egoitzan sartu da ostiralean, Cerdanen posta korporatiboa klonatzeko.
Ibarrolaren arabera, "Chiviteren irtenbide duin bakarra" dimisioa da
Cristina Ibarrola UPNko presidentearen esanetan, "susmopean eta gainbeheran dagoen gobernu baten gidaritzari" eusten dio Maria Chivitek. "Haren ibilbide politiko osoa altxatu, zuzendu eta kontrolatu dutenak erori dira: Cerdan eta Alzorriz. Berak eusten dio oraindik, baina badaki eroriko dela, ezingo duela saihestu", erantsi du.
EAJk "argitasuna" eta "azalpenak" eskatu dizkio PSOEri
EAJ Nafarroan duela 115 urte ezarri zela ospatzeko Iruñean egindako ekitaldian, Aitor Estebanek EBBko presidenteak azalpenak lehenbailehen eman ditzala esijitu dio Pedro Sanchez Espainiko Gobernuko presidente sozialistari. Jeltzaleek ez dutela egoeraz baliatuta etekinik atera nahi esan du Estebanek, eta duintasun demokratikoa babestea dela euren helburua.
Ibarrola (UPN): "Chiviteren gobernua azkenetan da, eta irtenbide duin bakarra dimisioa da"
UPNko presidentearen hitzetan, PSNren zuzendaritzaren "duintasuna galdu da jada", baina "Nafarroaren eta nafarren duintasuna jokoan dago, eta horri eutsi egin behar zaio".
Gorenak Cerdan inputatu du eta ekainaren 30erako deitu du bere deklarazioa
Ainhoa Unzuk ordezkatuko du Ramon Alzorriz PSNren Parlamentuko bozeramaile bezala
Unzuk iragarri duenez, lehenik eta behin, "nire talde parlamentarioko kide bakoitzarekin hitz egingo dut, erabakia ezagutzen baitute", eta, ondoren, Foru Gobernua osatzen duten gainerako talde politikoen bozeramaileekin.
UCO Ferrazen sartu da, epailearen aginduz, Cerdanen posta klonatzeko
Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, agenteak PSOEren egoitzan, Adifen instalazioetan eta Errepide Zuzendaritza Nagusian sartu dira, Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko epaileak eskatuta.
UCO Ferrazen sartu da, epaileak aginduta, Santos Cerdanen posta klonatzeko
Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, agenteak PSOEren egoitzara, ADIFen instalazioetara eta Errepide Zuzendaritza Nagusira joan dira, Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko epaileak eskatutako informazioa eskatzeko.
Cerdanek asteazkeneko bere deklarazioa bertan behera uzteko eta uztailera atzeratzeko eskatu dio epaileari
Auziaren konplexutasuna eta duen oihartzun soziala aipatu ditu idatzian buruzagi sozialista ohiaren abokatuak, data atzeratzea eskatzeko.