Albiste dira
IKERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bolaños ikertzea proposatu dio Gorenari Peinado epaileak, dirua bidegabe erabiltzeagatik eta lekukotza faltsuagatik

Azalpen arrazoitua igorri du magistratuak Auzitegi Gorenera, Presidentzia eta Justizia ministroa ikertzea eskatuz.

Bolaños-efe
Felix Bolaños, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Begoña Gomezen —Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen emaztea—aurkako auzia ikertzen ari den Carlos Peinado epaileak Auzitegi Gorenari eskatu dio Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa ikertu dezala. Gomezen aholkulari baten kontratazioaren inguruan ministroak lekukotasun faltsua eman zuen susmoa du epaileak, eta baita ere, diru publikoa bidegabe erabili zuenarena. 

Azalpen arrazoitua igorri du Gorenera gaur Peinadok. Idatziaren arabera, Cristina Alvarez aholkularia diru publikoarekin kontratu zen,  baina eremu pribatuan lan egin zuen. Horrez gain, idatziak dio Bolañosek gaiaren inguruko azalpenak eman zituenean lekuko gisa ez zuela egia esan.  "Egia ezkutatu zuen, maltzurkeriaz eta zuzenak ez ziren erantzunekin,  lekuko gisa eta zinpean ari bazen ere", epailearen hitzetan. 

Hori dela eta, Peinadoren arabera, "pisuzko zantzuak" daude buruzagi sozialistak, Presidentziako idazkari nagusia zen garaian, bi delitu egin zituela pentsatzeko. 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X