KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pedro Sanchezek bi agerraldi egingo ditu Kongresuan uztailaren 9an; bat, ustelkeriari buruzkoa

Hasieran, hainbat gari buruzko agerraldia egitea proposatu zuen, baina Gobernua sostengatzen duten aldierdiek 'Koldo-Cerdan auzia'ren inguruko saio monografikoa egin zezan eskatzen zioten. Azkenean, onartu egin du.

Pedro Sánchez

Pedro Sanchez, Diputatuen Kongresuan, artxiboko irudi batean.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bi agerraldi bereizi egingo ditu uztailaren 9an Diputatuen Kongresuan. Horietako batean ustelkeriari buruz arituko da; bereziki, Koldo Garciaren, Jose Luis Abalos ministro ohiaren eta Santos Cerdan PSOEko antolakuntza idazkari ohiaren kasuari buruzko azalpenak emango ditu.

Hala, Sanchezek amore eman du ustelkeriari buruzko agerraldi monografikoa eskatzen zioten alderdien presioen aurrean.

Hasiera batean, hilaren 9an Kongresuan azalpenak ematea eskaini zuen Gobernuak, baina saio berean 'Koldo auzia'z, NATOren goi-bileraz, Europako Kontseiluaz eta uztailean Sevillan egingo den NBEren nazioarteko konferentziaz hitz egitea proposatu zuen.

Kongresuko gainerako alderdiek —batik bat, Gobernua sostengatzen dutenek—, ez zuten halakorik onartu. Azkenean bi saio bereizi egitea onartu du Gobernuak —bat, goizez; eta bestea, arratsaldez—, eta landu beharreko gaiak aleka bereiztea.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X