Amnistia Legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amnistia Legea "ezarriz gero" PSOEri botorik ez emateko mehatxua egin du Felipe Gonzalezek

Espainiako Gobernuko presidente ohiaren ustez, araua "barrabaskeria" izateaz gain, "lotsagarria" da edozein demokratarentzat. Eskuinaren "argumentarioa erostea" leporatu dio Patxi Lopezek Gonzalezi, eta alderdian zer egiten duen planteatzeko eskatu dio.

Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohiak PSOEri eta Amnistia Legea babestu duen edozein alderdiri botoa ez emateko mehatxua egin du. 

Auzitegi Konstituzionalak Amnistia Legea babestuko du gaur. Espainiako Gobernuko presidente ohiaren ustez, araua, "barrabaskeria" izateaz gain, "lotsagarria" da edozein demokratarentzat.

"Hori Gobernuko presidenteak (Pedro Sanchez) iragarri bezala egin egiten bada, nik ez dut sekula ere babestuko; hau da, ez diet barkamenik eskatuko barrabaskeria egin dutenei. Ez da inor barkatzea, inori barkamena eskatzea baizik. Estatua da men egiten duena" esan du Onda Cero irratian egin eta Europa Pressek jasotako elkarrizketan.

Hautetsontzietan amnistiaren sustatzaileak babestuko ez lituzkeela esaten ari ote den galdetuta, Gonzalezek argi esan du ezetz, "ez PSOEk, ez amnistiaren legea babestu duen ezein alderdik" ez lukeela bere botoa izango.

Hori bai, azpimarratu du ez duela PPri botoa emateko batere asmorik, "besteak beste", ez duelako ikusten "herri proiektu bat planteatzen dutenik".

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Geroa Baik akordioa bultzatu nahi du sozialistekin, itunpeko ikastetxeetako ikasgelak ixtea saihestu eta hezkuntza sistema soseguz berrantolatzeko

Unai Hualde, Geroa Bairen Nafarroako Parlamentuko Presidenteak aitortu du tentsio handia sortu duela PSNren eta Geroa Bairen artean, Hezkuntza kontseilariak ikasgelak ixteari buruz egindako iragarpenak, batez ere ikastolak ahulduko dituelako. Geroa Baik ikasgelarik ez ixteko eta hezkuntza sistema soseguz berrantolatzeko denbora eskatu dio alderdi sozialistari. Bihar bozkatuko dute Foru Gobernuan UPNk itunpeko ikastetxeak blindatzeko aurkeztu duen lege proposamena, eta, hori bozkatu beharrik ez izateko, biharko bozketaren aurretik gobernuko taldeen artean akordioa lortzea nahi du Hualdek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X