PSOE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOEko goi-kargudun ohiek kargua utzi eta kongresu bat egin dezala eskatu diote Sanchezi; tartean, Nicolas Redondok eta Javier Rojok

Sinatzaileen artean Rafael Vera eta Jose Barrionuevo daude ere. Eskutitzean ustelkeria kasuak aipatzen dituzte, baita "Konstituzioa aldatzen ibiltzea" dakarten "gobernu-praktikak" egitea ere.

FOTODELDÍA MADRID, 12/06/2025.- El presidente del Gobierno y líder del PSOE, Pedro Sánchez, ha admitido que los socialistas no debieron confiar en su hasta ahora secretario de Organización, Santos Cerdán, cuya dimisión le ha exigido al conocer el informe de la UCO que le implica en supuestos casos de corrupción y ha asegurado que "aunque la decepción es grande, la respuesta será siempre contundente", durante la rueda de prensa ofrecida este jueves en la sede del partido. EFE/Daniel Gonzalez

Pedro Sanchez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

PSOEko hogeita hamar goi-kargudun ohik baino gehiagok gutuna bidali diote Pedro Sanchez alderdiaren idazkari nagusiari, karguari uko egin eta ezohiko kongresu bat deitu dezala eskatuz. Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Nicolas Redondo eta Javier Rojo PSE-EEren buruzagi ohiak, eta Segundo Marey bahitzeagatik kondenatu zituzten Jose Barrionuevo ministro ohia eta Rafael Vera Segurtasuneko Estatu idazkari ohia.

Informazio agentziek eskuratu duten gutunean, sinatzaileek "kezka sakona” adierazi dute “alderdiaren egungo zuzendaritzari kalte egiten ari zaizkien etengabeko eskandaluek sortzen ari diren higadura larria dela eta".

"Zure konfiantzazko pertsonei lotutako ustelkeria kasuei gehitu behar zaizkio gure Konstituzioa aldatzea ekarri duten erabaki politiko izugarriak ezaugarri dituen gobernu-praktika".

Besteak beste, erabaki horien artean hauek aipatzen dituzte: Estatuko aurrekontuak "justifikaziorik gabe" luzapena, "botere legegilearen pixkana baztertzea", zuzenbide estatuaren higadura, botere exekutiboa modu diskrezionalean erabiltzea, Estatuaren kontrol-organoak okupatzea eta Amnistia Legeari buruzko negoziazio "opakoak".

Horren guztiaren aurrean, premiazkotzat jotzen dute PSOE sakonki biziberritzea. Hori dela eta, Sanchezi eskatu diote idazkari nagusi kargua berehala utz dezala eta ezohiko kongresu bat egin bitartean arituko den batzorde kudeatzaile bat deitu eratu.

Redondo, Rojo, Vera eta Barrionuevoz gain, Cesar Antonio Molina eta Javier Saenz Cosculluela ministro ohiak, Alejandro Cercas, Jose Maria Mohedano eta Elena Flores diputatu ohiak eta Tomas Gomez Madrilgo sozialisten idazkari nagusi ohia ere badaude gutunaren sinatzaileen artean.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X