Salaketak
2024/10/14 - 09:55
Emakume batek sexu erasoa egin diotela salatu du Erandion
Eraso matxista larunbat goizaldean izan zen, Bizkaiko udalerriko diskoteka baten inguruan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, baina oraingoz ez du inor atxilotu.
2024/08/24 - 19:46
Haiekin-ek astoen aurkako "tratu txarrak" salatu ditu, Zallan animalia horiekin egindako bi lasterketatan
Animalistek nabarmendu dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoko animaliak babesteko Legea indarrean sartzearekin batera, "asto lasterketak debekatuta geratu ziren". Bi bideo eta hainbat argazki igorri dituzte salaketarekin batera, astoek jasaten dituzten "tratu txarrak" erakusten dituztenak.
2024/08/19 - 15:00
Puigdemontek Llarena salatu du, BJKNaren aurrean amnistiari buruzko helegiteak atzeratzea egotzita
Salaketaren arabera, epaileak "disziplina arau-haustea egin du", Prozedura Kriminalaren Legean zehaztutako epea "asko luzatu" eta "behin eta berriz urratzeagatik".
2024/07/15 - 11:09
Sexu-eraso bat salatu dute Santurtziko jaietan
Sexu-eraso batekin amaitu dira Karmengo jaietako lehen asteburua. Oraingoz, Ertzaintzaren esku jarraitzen du ikerketak.
2024/07/12 - 19:51
Anakonda baten larruarekin egindako jaka bat zeraman gizon bat harrapatu dute Bilboko aireportuan
Babestutako espeziea da, eta arpoi batekin ehizatu omen zuen Amazoniako oihanean. Halaber, 10.900 euro eskudirutan zeramatzala igaro nahi zuen aduana-kontrola, deklaratu gabe.
2024/07/11 - 18:35
Gasteizen ertzain batek jasandako erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute lankideek
Atzo Gasteizen ertzain batek jasandako erasoa salatzeko eta errefusatzeko ertzain batzuk batu dira euskal poliziaren egoitza nagusiaren aurrean. Ertzainek defentsarako material gehiago eta formakuntza handiagoa eskatzen dute.
2024/07/09 - 15:04
Intentsitate handiko hiru sexu eraso salatu dituzte sanferminetan
Iruñeko Mugimendu Feministak eta Herri Mugimenduak intentsitate txikiko beste sei erasoren berri ere eman dute, eta guztiak gaitzetsi dituzte. Gainera, hedabideei eskatu diete ez ditzatela erasotuak "berriro biktimizatu, mota guztietako detaile morbosoak kontatuz".
2024/07/04 - 17:02
La Manadako zigortu bati kartzela-zigorra murriztea onartu du Gorenak, 'bai bakarrik da bai' legea aplikatuta
Zigor-arloko Salak atzera bota ditu Fiskaltzak, Foru Gobernuak, Iruñeko Udalak eta biktimak kondenatuari zigorra murriztu zion ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoak.
2024/07/04 - 12:29
Bilboko meskita baten aurka egindako erasoa salatu dute, bi kristal hautsi ondoren
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak erasoa salatu du eta babesa adierazi dio Euskadiko komunitate islamiarrari. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko eta egilea nor izan den jakiteko.
2024/07/03 - 15:46
Zazpi pertsona atxilotu dituzte Barakaldon, Basaurin eta Irunen, lau erkidegotan egindako lapurretekin lotuta
Agenteek hiru kilo marihuana, bitxiak, arma laburreko kartutxoak eta mugikor ugari atzeman dituzte. Zehazki, Barakaldon, Beasainen eta Irunen egin dituzte miaketak.
2024/06/30 - 16:05
Rosa Zarra gogoratu dute Donostian, eta egiaren aitortza eskatu dute haren senideek
Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek sabelean jo zuen, eta astebetera hil zen ospitalean, 58 urte zituela. Ferrerias plazan egindako oroimen ekitaldian, egiaren aitortza eskatu dute, haren heriotzatik 29 urte bete berritan.
2024/06/29 - 21:39
Espainiak Israelen aurkako esku-hartze adierazpen bat aurkeztu du, Hegoafrikak abiatutako prozeduran
Nazioarteko zuzenbidearekin eta Nazioarteko Justizia Gortearen lanarekin "konpromiso sendoa" duelako eman du urrats hori Espainiak. Gazara eta Ekialde Hurbilera bakea itzultzea da ekimen horren helburua.
2024/06/29 - 21:15
Indarkeria matxistak lau emakume eta bi adingabe hil ditu 24 orduan
Andaluzian hiru emakume hil dituzte bi krimen matxistatan, Zafarrayan (Granada) eta Fuengirolan (Malaga). Beste hilketa Las Pedroñeras udalerrian (Cuenca) izan da.
2024/06/29 - 15:54
Hiru emakume hil dituzte 24 orduan Andaluzian
34 urteko gizon batek haren bikotekidea, 20 urteko neska bat, eta horren ama, 49 urtekoa, hil ditu Zafarrayan (Granada). Gainera, 76 urteko emakume bat itota topatu dute Fuengirolan (Malaga). Polizia Nazionalak haren bikotekidea atxilotu du.
2024/06/28 - 23:18
Elkarretaratze jendetsua egin dute Urruñan, desagertutako emakumearen kasua salatzeko
Baionako prokuradorearen arabera, hipotesia nagusia hilketa matxista da, baina oraindik ezin izan dute gorpua aurkitu. Eragile feministek salatu dutenez, sistemak huts egin du beste behin emakumeen ongizatea eta bizia babesteko orduan, eta baliabide gehiago eskatu dituzte horretarako.
2024/06/28 - 17:05
Angel Berrueta eta haren senideak polizia indarkeriaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak
Haren hilketaren hogeigarren urteurrenean heldu da aitortza eta erreparazioa. Madrilgo M11ko atentatuak izan eta bi egunera hil zuten okina Valeriano de la Peña polizia nazionalak eta haren seme Miguel Jose de la Peñak.
2024/06/27 - 21:23
EH Bilduk eta Sumarrek erantzukizunak eskatu dituzte emakume bat larri zauritu zen Donostiako istiluengatik
Egunotan ezagutzera eman den bideo batek erakusten du Ertzaintzako agente batek ostiko bat eman ziola emakumeari, istiluetatik aldentzen saiatzen ari zenean.
2024/06/27 - 19:09
Terrorismoa egotzita auzipetutako CDRko 12 kideri amnistia ematea eskatu du Fiskaltzak
Fiskaltzaren ordezkariak adierazi duenez, "ziurtasunetatik abituta" egin behar dira epaiketak; ezin da "usteetatik eta egin zitekeen kaltetik abiatu". Herri akusazioa, bere aldetik, amnistia aplikatzearen aurka agertu da.
2024/06/26 - 23:25
Ertzaintzak egindako kargan emakume bat nola zauritu zen erakusten duten irudi berriak
Irudietan ikus daitekeenez, emakumea ihesi doala lurrera jausten da. Altxatzea lortu ostean, tren geltokirantz doa babesteko. Orduan, agente batek ostiko bat ematen diola antzematen da.
2024/06/25 - 14:20
Bingen Zupiria sailburuaren aurkako pintaketak egin dituzte Hernanin
Ertzaintzaren ardura berria aipatzen duten mezuak dira eta herriko negutegi batean agertu dira. Pintaketa horiek "onartezinak" direla esan du EH Bilduk.