Sendagaiak
Trumpen muga-zerga berriak, indarrean: sendagaien gainean % 100ekoa ezarri du
Gaurtik aurrera, inportatutako sendagai guztiek % 100eko muga-zerga izango dute; atzerritik joandako kamioi handiek, % 25ekoa; eta sukaldeko altzariek, bainugeletarako apain-mahaiek eta horiekin lotutako produktuek, berriz, % 50ekoa.
Trumpek parazetamola autismoarekin lotu du, ebidentzia zientifikorik ez dagoen arren
Donald Trumpen Gobernuak lotura posible bat aurkitu omen du autismoaren eta haurdunaldian parazetamola kontsumitzearen artean. AEBko presidenteak Etxe Zurian iragarri du aurkikuntza, adituek teoria horren sendotasun zientifikoa zalantzan jartzen duten arren.
EHUk gidatutako ikerketa batek gaixotasun larriak detektatzeko 'ehunka' markatzaile identifikatu ditu, listuaren bidez
Ikerketa honek "diagnostiko goiztiarrerako eta doitasunezko medikuntzarako tresna indartsu eta ez-inbaditzaile" bat garatzea ahalbidetu lezake, eta kasu askotan odol-analisiak ordezkatu.
"Listua fluido biologiko eskuraerrazenetariko bat da, baina oso gutxi erabiltzen da praktika klinikoan, oraingoz", adierazi du Jose Ramon Bilbao EHUko Genetika Medikoko irakasle eta azterlanaren egile nagusiak.