Trumpen muga-zerga berriak, indarrean: sendagaien gainean % 100ekoa ezarri du
Gaurtik aurrera, inportatutako sendagai guztiek % 100eko muga-zerga izango dute; atzerritik joandako kamioi handiek, % 25ekoa; eta sukaldeko altzariek, bainugeletarako apain-mahaiek eta horiekin lotutako produktuek, berriz, % 50ekoa.
Donald Trump, AEBko presidentea. Argazkia: EFE
AEBk ezarritako muga-zerga sorta bat indarrean sartu da asteazken honetan, urriak 1. Donald Trump AEBko presidenteak ostiralean iragarri zuen ezarri behar zituela.
"2025eko urriaren 1etik aurrera, % 100eko muga-zerga ezarriko dugu markako nahiz patentatutako inportatutako edozein sendagairen gainean, AEBn enpresarik ez badu eso lantegi bat eraikitzen ari ez bada behintzat", adierazi zuen orduan Truth Social sare sozialean.
Halaber, Trumpek % 25eko zerga ezarriko die atzerritik etorritako kamioi "astunei, handiei". Presidenteak adierazi zuen erabaki hori hartu zuela fabrikatzaile nazionalak produktu horien aurrean "babesteko", "kanpoko lehia bidegabearen aurrean", eta kamioilariek "finantza-egoera ona izan dezaten".
"Sukaldeko altzari, bainugelako apain-mahai eta lotutako produktu guztien gainean" % 50eko zerga gehigarria ezarri du Trumpek, eta % 30ekoa, "tapizatutako altzariei".