TikTok
Gazteen % 75ek sare sozialen bidez jasotzen dute informazioa, eta % 13k soilik identifikatzen dituzte albiste faltsuak
Gazteen % 20a baino gehiago eduki ideologikoen eta eztabaidagarrien eraginpean jartzen dira egunero. Hala ere, "berdintasunaren, demokraziaren edo immigrazioaren alde jarraitzen dute" ikerketaren arabera.
Bilboko estatuak eta eskulturak mugimenduan jarri dituzte, adimen artifiziala baliatuz
Egileak, Endika Martin Dreamily Views artistak, ikus-entzunezko eduki berritzaileak sortzen ditu komertzioentzat. Horren azken bideoa, baina, biral egin da, milioi erdi erreprodukzio baino gehiago lortu baititu bi egunetan.
Amnistia Internazionalak salatu duenez, TikTok "nerabeen autoestimu txikiaz baliatzen da dirua irabazteko"
Erakundearen txosten batek ohartarazi duenez, sare sozialaren algoritmoak automutilazioari eta suizidioari buruzko edukiak helarazten dizkie gazteei. AI erakundeak adingabeak babesteko premiazko neurriak hartu ditzaten eskatu die Europako Batzordeari eta Frantziako Gobernuari.
TikToken algoritmoa salmentaren gako, AEB eta Txinaren arteko negoziazioetan
Aste honetan Madrilen merkataritza negoziazioen laugarren erronda egin ondoren, bi potentziek "akordio esparru" bat lortu zuten TikToken inguruan. Gomendioen motorra nork kontrolatzen, mantentzen eta eguneratzen duen zehaztea da puntu erabakigarria, hori baita TikTokek Estatu Batuetan duen arrakastaren (150 milioi erabiltzaile) gakoetako bat.
TikTok sare sozialak badu eroslea, Trumpen esanetan
Presidente estatubatuarraren hitzetan, "diru asko duen jende-talde" batek erosiko du. Bi aste barru emango dute jakitera, beti ere Txinak operazioa onartzen badu.
Trumpek 90 egunez luzatu du TikToki Txinatik bereizteko emandako epea
Trumpek 90 egun gehiago eman dizkio TikToki Txinako matrizetik bereiz dadin, AEBn erabili ahal izateko. Bidenen agintaldiko lege batek Txinarekin moztera behartzen zuen aplikazioa, AEBren "arerioa" dela iritzita, baina Trump presidenteak luzapenak onartu ditu TikTokek AEBko inbertitzaile bat aurkitu dezan.
Trumpek beste ultimatum bat eman dio Txinari, 75 eguneko epean ByteDancek TikTok utz dezan