tutera
Gidari bat atxilotu dute Tuteran, A68an kontrako noranzkoan 11 km gidatzeagatik
Alkoholaren eraginpean zegoen, eta gidabaimena indarrean izan gabe zirkulatzen ari zen.
Sexu-esplotaziorako sare transnazional bat desegin dute
Erregistroak egin dituzte Tuteran eta Irunen, eta baita Iberiar penintsulako beste bi hiritan ere.
Bi lagun atxilotu dituzte, Tuteran besarkadaren metodoa erabiliz lapurreta egiteagatik
Katalunian bizi diren 24 eta 25 urteko gizon-emakume bana atxilotu dute Errioxan, hainbat delitu leporatuta; besteak beste, Tuteran (Nafarroa) eta Errioxako hainbat herritan besarkadaren metodoaren bidez bost lapurreta egitea, Kantabrian indarrezko lapurreta-saiakera bat egitea, eta etxe batean indarrez sartzea.
Eraso homofobo bat ikertzen ari dira Tuteran
Ikerketa herriko Udaltzaingoak hartu du bere gain. Erasotzailea identifikatu eta bilatzeko lanetan ari dira.
Laguntza eskatu dute Panticosan hildako mendizale nafarraren txakurra aurkitzeko
Larunbatean irten zen mendizale gaztea ibilbide bat egitera bere bi txakurrekin. Erreskate taldeek mendizalearen eta animalietako baten gorpuak aurkitu zituzten Neveras mendiaren magalean. Bigarren zakurraren arrastorik ez dago.
Nafarroako mendizale bat hil da Panticosan, Neveras mendian
Larunbatean mendira joan eta itzuli ez zenean, abisua jarri zuen familiak eta igande arratsaldean aurkitu dute gorpua, iristeko zaila den toki batean. Tuterako 27 urteko neska da hildakoa, irakasle zebilena Elizondon.
Milaka lagun bildu ditu 'Ibaitik Itsasora' martxak Iruñean
3.000 bat pertsonak egin dute bat Iruñean Palestinaren alde Euskal Herria zeharkatzen ari den martxarekin. Hain zuzen ere, Hendaian amaituko da, hilaren 20an.
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bikotekide ohia jotzeagatik
Autoz ihes egin, eta istripua eragin zuen AP-68an.
Ehunka lagunek "Ibaitik Itsasora" martxa hasi dute Tuteran, Palestinari elkartasuna adierazteko
Hamaika etapako ibilbidea Hendaian amaituko da. Martxaren lehen egunean, Bardeako tiro-poligonoan frogatzen dituzten armetan jarri dute arreta kolektiboek. Arma hauek Gazako indarkeriaren arduradun direla adierazi dute.
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, San Ferminetan salatutako intentsitate handiko sexu-erasoagatik
Sexu-erasoa uztailaren 11tik 12rako gauean salatu zuten, Iruñeko etxebizitza batean. Polizia-iturriek jakinarazi dutenez, atxilotua aske geratu da.
Donostia, Galdakao, Iruñea, Tutera eta Nafarroako beste 19 udalerri sartu dira etxebizitza eremu tentsionatuen zerrendan
Espainiako Aldizkari Ofizialak astearte honetan argitaratu du Hego Euskal Herriko 23 udalerri bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu deklaratzen dituen ebazpena. Iruñea eta Tuteraz gain, Nafarroan gune tentsionatu izendatu dituzte Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Elortzibar, Cintruenigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrian eta Azkoien.
Zazpi atxilotu Elizondoko eta Tuterako jaietan izandako borroketan
Foruzaingoak borra hedagarri, labana eta aerosol bana konfiskatu ditu.
35 ºC-tik gorako tenperaturak, Euskal Herriko txoko askotan
Igorren eta Laudion 38 ºC izan dituzte, eta Euskadiko hainbat tokitan 35 graduak gainditu dituzte. Nafarroan, aldiz, 40 ºC-ra iritsi dira Erriberran. Iparraldean ere alerta laranjan daude.