Bi lagun atxilotu dituzte, Tuteran besarkadaren metodoa erabiliz lapurreta egiteagatik
Katalunian bizi diren 24 eta 25 urteko gizon-emakume bana atxilotu dute Errioxan, hainbat delitu leporatuta; besteak beste, Tuteran (Nafarroa) eta Errioxako hainbat herritan besarkadaren metodoaren bidez bost lapurreta egitea, Kantabrian indarrezko lapurreta-saiakera bat egitea, eta etxe batean indarrez sartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Espainiak futboleko Munduko Kopa irabazi du, Osasuneko mahai sektoriala bilduko da eta Aragoiko sutea egonkortzea lortu dute
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Athleticek eta Realak munduko txapeldunak zoriondu dituzte
Unai Simon, Aymerice Laporte eta Nico Williams Athleticeko jokalariek eta Mikel Oyarzabal Realekoak Munduko Txapelketako finala irabazi dute, Martin Zubimendi donostiarrarekin (Arsenal) eta Mikel Merino nafarrarekin (Arsenal) batera.
Atxilotu bat Gasteizen eta 20 identifikatu Bilbon, Munduko Txapelketako finalarekin lotutako istiluetan
Talde batek hesiak eta objektuak bota ditu Espainia-Argentina partidaren emisioa saboteatzeko PPk Bilbon jarritako pantaila erraldoiaren inguruan. Gasteizen, atxilotu bat eta bi identifikatu izan dira.
Lasarte-Oriako noranzkoan doan N-1erako sarbidea itxiko dute astelehenean, Beasaingo AP-636tik, bide-markak margotzeko
Asteleheneko 21:00etatik astearteko 04:00etara N-I errepidean sartzeko 417-B-1-E lotunea itxiko da. Hala, lotunea itxita egongo den bitartean, Lasarte-Oriarantz joan nahi duten ibilgailuek Gasteizerako noranzkoko sartunea hartu beharko dute.
Cinco Villaseko sutea egonkortuta dago, 14.400 hektarea erre ondoren
Datozen egunetan, ebakuatutako udalerrietako etxebizitzen eta azpiegituren egoera aztertuko dute, bizilagunak etxera itzuli ahal izateko.
Baionako jaien azken orduak zukutzen ari dira herritarrak, asko eta asko arnasgune berrietan
Azken txanpan sartu dira Baionako jaiak. Bosgarren egun honen ostean, gauerdian amaituko dira Leon Erregea erretiratzen denean. Igande honetan, milaka eta milaka haur bildu dira Leon Erregearen azken iratzartzean eta banden desfile jendetsuan hartu dute parte goizean baionarrek.
Jaiak eta tradizioak bat egin dute berriz ere Baztandarren Biltzarrean
Egun handia dute gaur Elizondon, iraganari begiratzeaz batera, euskara ere aldarrikatzeko antolatzen den Baztandarren Biltzarra ospatzen ari baitira. Ehunka herritar eta bisitari elkartu dira ohikoa den gisan, desfilea ikusi eta jaiaz gozatzeko.
Elkarretaratzea egin da Baionako bestetan izandako 20 sexu erasoak salatzeko
Itaia Ipar Euskal Herriak deitutako kontzentrazioan, emakumeen erakundeak Baionako Herriko Etxeak indarkeria matxistaren aurrean dituen protokoloak kritikatu ditu.
Cinco Villaseko sutea garapen baikorra izaten ari da eta sua Nafarroatik urrundu egin da
Zazpi udalerri ebakuatu behar izan dituzte inguruan, Petilla Aragoi Nafarroako herria tartean. Guztira, 15.800 hektarea erre dira, eta hustu behar izan dituzten herriez gain, beste zazpi udalerri aurreabisuan daude.
Hauek dira haurdunaldi subrogatua baimentzen duten herrialdeak
AEB izan zen haurdunaldi subrogatua baimentzen lehena, eta gaur egun berme gehien eskaintzen dituen herrialdea da. Kalifornian eta Floridan, adibidez, familia mota guztiek dute horretarako aukera. Beste Estatu batzuetan, berriz, bikote heterosexualek bakarrik, eta beste hainbatetan, aldiz, ez da legezkoa.