VOX
2025/06/04 - 21:12
Akordio handirik lortu gabe bukatu da politika industrialari buruzko saio monografikoa
Legebiltzarrak EAJren eta PSE-EEren proposamenak babestu ditu, baina errefusatu egin ditu oposizioak aurkeztutako guztiak. Horregatik, taldeek haserrea agertu dute.
2025/06/04 - 12:46
Vox: ''Euskadik lemazaina eta eredu ekonomiko eta industriala aldatu behar ditu''
Amaia Martinez Voxen bozeramaileak Legebiltzarrean EAJren ereduaren aurka egin du, eta Euskadiko lidergo ekonomikoa makalarazi izana leporatu dio. "Politikak, norabidea eta paradigma aldatu behar ditugu", adierazi du, eta eraldaketa estrukturala eskatu du.
2025/06/04 - 09:49
Albiste izango dira: Pleno monografikoa, sexu esplotazioaren aurkako operazioa eta Euskadi - Espainia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/04 - 07:00
Eusko Legebiltzarrak gizarte eta ekonomia ereduari buruzko osoko bilkura egingo du gaur
EH Bilduk proposatutako saio monografikoa 09:30ean hasiko da. Koalizio subiranistak asteak daramatza osoko bilkura honi begira proposamenak eta ekimenak prestatzen, eragile sozial eta ekonomikoekin elkarlanean.
2025/05/29 - 13:03
Alderdiek EITB Focus inkestaren balorazioa egin dute: konfiantza, arreta eta datuen irakurketa propioa
Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek EITB Focus inkesta berriaren emaitzei buruz hitz egin dute. Atera berri den inkesta egiteko, 3.800 lagun baino gehiago elkarrizketatu zituzten Euskadin eta Nafarroan. Nork bere irakurketa egin du.
2025/04/11 - 13:46
Lehendakariak lankidetza eskatu die alderdiei ziurgabetasun egoeraren aurrean
Imanol Pradales lehendakariak egoera aztertzeko bilera erronda egingo du astelehenean alderdi guztiekin, Voxekin izan ezik.
2025/03/20 - 14:38
Otsoa babesik gabe uztea onartu du Kongresuak, PP, Vox, Junts eta EAJren aldeko botoekin
Neurriak hautsak harrotu arren, Kongresuak baiezkoa eman dio Duerotik iparraldera otsoen babesa kentzeari.
2025/03/17 - 11:14
Valentziako Generalitatearen Aurrekontuetarako akordioa itxi du Mazonek Voxekin
2025erako Aurrekontuak Voxekin adostu dituela iragarri du astelehen honetan Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteak (PP). Voxen bozak ezinbestekoak dira, gehiengo absolutuarekin, aurrekontuak onartuak izan daitezen.
2025/03/13 - 13:56
Aita Marik Voxen aurkako kereila aurkeztu du "beltzen ontzia" dela esateagatik
SMH Itsas Salbamendu Humanitarioak Voxen aurkako kereila aurkeztu du Jesus Albiol Voxen diputatuaren aurka, kalumnia eta irainengatik.
2025/03/12 - 18:20
Maite Nostik Vox taldea utzi du, baina bere eserlekuari eutsiko dio Nafarroako Parlamentuan
Azken bi urteotan Foru Ganberan Voxen eleduna izan denak hedabideetara igorritako ohar batean azaldu ditu bere erabakiaren atzean dauden arrazoiak. Eskuin muturreko alderdiaren egungo ideologiaren eta bere konbikzioak elkarrengandik "urrun" daudela aipatu du.
2025/03/10 - 10:30
Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak Voxen kontrako ikerketa abiatu du, finantzaketa irregularra egotzita
PSOEk iazko abenduan jarri zuen ultraeskuineko alderdiaren kontrako salaketa, finantzatzean irregulartasunak atzeman zituztela iritzita. Sozialisten arabera, bost milioi euro bildu dituzte legez kanpo.
2025/03/06 - 14:08
Iruñeko Erorien Monumentua eraldatzeko lege-erreforma onartu dute
EH Bildu, PSN eta Geroa Bai taldeek pasa den azaroan lorturiko akordioaren ondotik, ez dute eraikin osoa eraitsiko, memoriaren aldeko hainbat taldek azken urteotan eskatu bezala.
2025/02/22 - 15:53
Tentsio-uneak Errenterian Voxek jarri duen informazio karparen inguruan
"Faxistak kanpora" oihu artean hartu dituzte herritarrek. Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkidea ere bertan izan da. Segurtasun-neurri handiak jarri ditu Ertzaintzak istiluak ekiditeko.
2025/02/21 - 21:34
Manifestazio jendetsua Errenterian Voxek bihar herrian egingo duen ekitaldiaren aurka
Ehunka lagun irten dira kalera gaur arratsaldean Errenterian "Oldarraldi faxistaren aurrean, askatasuna" lelopean. Santiago Abascalen alderdiak informazio mahaiak jarriko ditu bihar Errenterian, Irunen eta Lasarten.
2025/02/20 - 21:49
Errenteriako Udalak larunbateko Voxen ekitaldiari "hutsunea" egiteko eskatu die herritarrei
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek gobernatzen duten Udalak lau puntuko adierazpen instituzionala jarri du bere webgunean, udala osatzen duten talde politiko guztiek sinatuta.
2025/02/18 - 23:27
Kongresuak atzera bota du "desokupazio enpresak" legez kanpo uzteko ekimena, eta PSOE abstentziora jo du
Eztabaidan, Ione Belarra Podemosen bozeramaileak esan du enpresa horiek "erakunde parapolizial faxistak" direla. "Kolektibo nazi eta paramilitar horiekin amaitzeko" neurriak hartzen ari dela ziurtatu du PSOEk.
2025/02/17 - 14:01
Bederatzi pertsona zigortu dituzte, Bilbon 2019an Vox alderdiaren hauteskunde-ekitaldi bat galarazteagatik
Auzipetuek oldarkortasun, larderia eta indarkeria giroa sortu zutela eta horrek hauteskunde ekitaldia normaltasunez egitea eragotzi zuela ebatzi du auzitegiak. Epaia ez da irmoa eta EAEko Auzitegi Nagusian helegitea jar daiteke.
2025/02/08 - 18:49
Abascalek Europako eskuin-muturra xaxatu du Trumpen "bolada ona" aprobetxa dezaten ateratzeko
2.000 bat pertsonak txalotu dute, Madrilen, EBko erakundeen eta horien ingurumen eta migrazio politika "permisiboen" aurka eskuin-muturreko buruzagi europarrek zabaldutako mezu gogorrak.
2025/02/07 - 12:00
EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, EH Bilduri ordezkari baten aldea aterata
Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera, EAJk (28) eta PPk (8) ordezkari bana irabaziko lukete. PSE-EEk behera egingo luke, legebiltzarkide bat galduta, eta Sumar Eusko Legebiltzarretik aterako litzateke. EH Bilduk (27) eta Voxek (1) eutsi egingo liekete egungo ordezkari kopuruei.
2025/01/30 - 20:16
Parisko eraikina Estatuari itzultzea eskatzen duen Abascalen eskutitz bati erantzun dio Ortuzarrek
Zehazki, eskuin muturreko alderdiko buruzagiak gutunak bidali dizkie Espainiako Gobernuari, EAJri eta Cervantes Institutuari, besteak beste. Abascalen gutuna "hanka-sartzeetan gezurretan bezain emankorra" dela dio EBBko presidenteak.