Espainiako Gobernuak inpugnatu egin du Jumillako kiroldegietan musulmanei otoitz egitea galarazteko akordioa
Espainiako Gobernuaren ustez, "modu arbitrarioan murriztu da" aspalditik egiten zen ospakizun bat, eta horrek urratu egiten ditu Administrazioaren erlijio-askatasunaren, berdintasunaren eta neutraltasun konfesionalaren printzipio konstituzionalak.
Espainiako Gobernuak errekerimendua aurkeztu du Jumillako Udalaren (Murtzia) erabakiaren kontra, kirol-instalazioen erabilerari buruzko akordioa bertan behera utz dezan. Izan ere, akordio horrek galarazi egiten du instalazio horiek herriko komunitate musulmanaren ekintzetarako erabiltzea, erlijio-askatasunaren aurka egiten duela uste baitu.
Espainiako Gobernuko iturriek azaldu dutenez, Gobernuaren ordezkariak aurkeztutako errekerimenduaren arabera, araudiak kiroldegia jarduera soziokulturaletarako erabiltzea ahalbidetzen du, eta, beraz, "emandako arrazoi objektiboek ez dute oinarririk".
Espainiako Gobernuaren ustez, "modu arbitrarioan murriztu da" aspalditik egiten zen ospakizun bat, eta horrek urratu egiten ditu Administrazioaren erlijio-askatasunaren, berdintasunaren eta neutraltasun konfesionalaren printzipio konstituzionalak.
Gainera, herritar guztiei neurri berean dagokie udal jabegoko baliabideak erabiletzea, eta arau hori ere urratzen omen du erabakiak. Hortaz, Gobernuak uste du agintea interes orokorraren kontra egin duela, helburu ideologikoetarako udal-eskumena erabili duelako, idazkian adierazten den bezala.
"Zalantzarik gabe, akordioaren bidez boterea desbideratuko da, eta udal-ahala erabiliko da musulmanen erlijio-ospakizunak modu desegokian eragozteko, nahiz eta itxuraz udalaren kirol-instalazioen erabilera erregulatzen duen; hala ere, itxura formal horren azpian, argi eta garbi ezkutatzen da erlijio-askatasunerako oinarrizko eskubidearen urraketa", jaso du errekerimenduak.
Felix Bolaños Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak defendatu egin du Gobernuak hartutako neurria: "PP eta Voxen muturreko erabakien aurrean, Konstituzioa, eskubideak eta erlijio askatasuna defendatuko ditugu. Ultren neurriak geldiaraziko ditugu, Gaztela eta Leonen abortuari eta Murtzian zentsurari galgak jarrita egin genuen bezala", esan du Bolañosek.
Gobernuaren ustez, udal-korporazioak ez du kirol-instalazioen erabilera kirol-eremuko jardueretara mugatu nahi; aitzitik, orain arte bertan egiten ziren erlijio-jaiak kanpoan utzi nahi ditu.
Gobernuak argudiatzen du Udalarenak ez diren erlijio-ekitaldiak "ordena publikoaren nahasmendua eta erabilera-gatazka egiaztatu gabe" baztertzea justifikaziorik gabeko murrizketa dela kultuaren erabilera kolektiboan, eta adierazten du oinarrizko eskubideen murrizketak behar bezala arrazoituta egon behar duela, irizpide objektiboetan oinarrituta eta proportzionaltasun-kontrolaren mende, Konstituzio Auzitegiak ezartzen duen bezala.
María Dolores Guevara Murtziako Eskualdeko Gobernuaren ordezkariak sinatutako idazkiaren arabera, "Jumillako Udalaren erabakiaren benetako motibazioa ez dator bat irizpide teknikoekin, ezta antolamendukoekin ere; ondasun publikoen erabilerak kudeatzeko legezko irizpideetatik aldentzen da, eta, gainera, erlijio-bazterketaren helburu ideologiko bati erantzuten dio, sustatzaileek berariaz aitortzen dutena".
Jumillako Udalaren osoko bilkurak 2025eko uztailaren 28an hartutako erabakiaren arrazoiek Administrazioaren neutraltasun erlijiosoaren printzipioa urratzen dute Espainiako Gobernuaren arabera, eta Administrazioak espazio publikoen bidezko erabilera bermatu behar du, erlijio-aitorpenaren arabera eskubideen erabilera erraztu edo oztopatu gabe.
Horregatik guztiagatik, tokiko korporazioari eskatzen dio atzera bota dezala udal kirol instalazioen erabilera eta funtzionamenduaren araudiaren aldaketa jasotzen zuen erabakia, zeinak baztertu egiten baititu korporazioarekin zerikusirik ez duten ekitaldi erlijiosoak, ordenamendu juridikoaren aurkakoa delako.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.