Yolanda Diaz
Senideen heriotzagatiko baimena 10 egunera arte luzatuko dutela iragarri du Diazek
Halaber, iragarri du zainketa aringarriak jasotzen ari diren senideak zaintzeko baimena ere izango dela. Diazen hitzetan, produktibitateari dagokionez, Espainiako Estatuko arazoetako bat da jendeak lan egin behar duela nahiz eta egoera lanerako desegokia izan. "Ama lurperatzen duelako edo semea zaindu behar duelako lanera ez doanaren kasua ezin da absentismotzat jo", azpimarratu du.
Aitor Esteban eta Arnaldo Otegi, gainditu duten alderdi-ordezkari bakarrak
EITB Focus inkestaren arabera, Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoetako buruzagietatik bi baino ez daude gainditzeko moduan, eta Aitor Estebanek (EAJ) lortu du notarik onena: 6,8, 10etik.
Jaurlaritza langabezia subsidioen transferentzia bereganatzen saiatuko da asteazken honetan Espainiako Gobernuarekin
Kontribuzio-prestazioen eta langabezia-subsidioaren arloko eskumenak eskualdatzeko akordioa posible izan dadin "nahikoa denbora" eduki izana espero du Autogobernuko sailburuak.
Pedro Sanchezek eskatu du Israelek ez dezala inolako kirol lehiaketatan parte hartu "basakeriak irauten duen bitartean"
Diputatuen Kongresuan parlamentu arteko batzordearen bileran, diputatu, senatari eta europarlamentari sozialisten aurrean, Sanchezek ezinegona erakutsi du lehen Ukrainaren inbasioaren ostean Errusia kanporatu zen gisan, ez delako orain gauza bera egiten Israelekin. Diazen iritziz, "Israelek ezin du ez Eurovisionen ez beste edozein lekutan normaltasunez parte hartu Palestinan genozidio bat betikotzen ari den bitartean".
Bertan behera geratu da Vueltako azken etapa, Madrilgo protesten ondorioz
Manifestariak ibilbideko azken kilometroan sartu dira eta errepidea erabat okupatu dute, etapa amaitzeko oraindik 56 kilometro falta zirenean. Pelotoia zenbaitetan gelditu ostean, lasterketako antolatzaileek etapa bertan behera uztea erabaki dute. 100.000 lagunek hartu dute parte protestetan, Gobernuak Madrilen duen ordezkariaren arabera.
Kongresuak atzera bota du lanaldia murrizteko proiektua, PP, Vox eta Juntsen botoekin
Hiru alderdion baturari esker, Yolanda Diaz Lan ministroaren legealdiko proiektu izarrak bere bidea amaitu du Kongresuan. Bere hitzartzean, gogor mintzatu da Sumarreko burua, bereziki Juntsen aurka, eta ohartarazi du "borroka hau kalean irabazita" dagoela.
Astearteko Ministroen Kontseiluan Israelen aurkako neurriak onartzea negoziatuko dute PSOEk eta Sumarrek
Armengolek behin baino gehiagotan gelditu behar izan du osoko bilkura, Yolanda Diazen hitzaldian PPk botatako oihuengatik
Yolanda Diazen hitzaldian, Francina Armengol Ganberaren presidenteak hainbat aldiz gelditu behar izan du osoko bilkura, PPren bankadatik botatako oihu eta hotsak zirela eta.
Yolanda Diaz hunkitu egin da Pedro Sanchezek hil berri zaion aitari buruz esandakoak entzutean
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Suso Diaz sindikalista, Yolanda Diaz Gobernuko bigarren presidenteordearen aita, gogoratu du asteazken honetan, Kongresuko osoko bilkuran egindako agerraldian.
Trumpek esan du Espainiak "oso gutxi" ordaintzen duela NATOko kide gisa
Horrekin batera, AEBko presidenteak berretsi du erakundeko kide guztiek BPGaren % 5 inbertitu beharko luketela defentsan.