Sumar
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezkerraren batasuna aldarrikatu eta Podemosi eskua luzatu dio Diazek: "Bidea batera egin dezagula nahi dute"

Horretarako, erakundeen nahasturan oinarritzen den bat-egitea da giltza, horren hitzetan, jendeak ez duelako nahi "berdin pentsatzea", fronte handi batean "elkarrekin jardutea" baizik.
Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde Yolanda Diaz
Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde Yolanda Diaz. Argazkia: Europa Press

Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde Yolanda Diazek PSOEri jakinarazi dio agenda sozialari bultzada berri bat emateko ordua dela, "ez baita nahikoa eskuin muturraren aurrerakadari eustea". "Ezker alternatibo osoari eskua luzatzen diot, Podemos ere bai, 2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorren ildoari eusteko", esan du.

"Bidea batera egin dezagula nahi du jendeak", zehaztu du Sumarren bigarren batzar nagusiaren itxiera ekitaldian, eta erantsi du Sumarrek duela hurrengo hauteskundeetan ere gobernu progresista bat eratzeko eta eskuina suntsitzeko giltza, bere alderdiaren asmoa ez baita "kantoi batean" geratzea, politika "erabilgarriaren" bidez eremu progresista zabaltzea baizik".

Horretarako, erakundeen nahasturan oinarritzen den bat-egitea da giltza, horren hitzetan, jendeak ez duelako nahi "berdin pentsatzea", fronte handi batean "elkarrekin jardutea" baizik.

Horixe esan du Sumarren batzar nagusiaren itxieran, "adostasunak eta koalizioak" indartzeko garaia dela azpimarratu ostean, "bakarraren aroa bukatuta baitago".

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X